menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Hegaztiak

9 0
24.09.2026

Tertulian jardun dut zortzi eta hamar urte bitarteko hamabost neska-mutikorekin. Iruñeako liburutegi batean elkartu gara eta aizue, asmatu dugu zerbaitetan. Asmatu dugu hitza hitzari jan gabe itxaroten, lotsa kanporantz irensten (egiten duzu mingainaren bueltan listu-sare bat, ateratzen duzu mingaina ezpain estuen artetik bultzaka-bultzaka eta txikle globo bat lehertzen diezu begiradan begira daudenei. Funtzionatzen du), garena agerian jartzen, esan aurretik pentsatzen, esan eta gero pentsatzen, eskua biriken artean sartzen (hartzen duzu arnasa zilborretik barrura eta lehen ufaldiarekin gorenen dagoen saihetsa........

© El Diario Vasco