Iruñeko Udalak(EH Bildu) 500 erroldatze-eskaera baino gehiago ukatu die migratzaile etxegabeei
Negu Gorriak plataformak Iruñeko Udalak Kondestablearen jauregian duen erroldatze bulegoa hartu zuen atzo. Plataformako kideak 30 bat pertsonaren errolda agiria tramitatzen saiatu ziren, baina udalak ezezkoa eman zien. Ekintzarekin bat egin zuten Matalaz, Katakrak eta Bakearen Etxea elkarteek, baita CGT eta Steilas sindikatuek ere.
Plataformako kideen arabera, administrazioak legez behartuta daude erroldatze soziala egitera. Haien hitzetan, "udal errolda ez da pribilegio bat, legez aitortutako eskubidea baizik". Gogorarazi dute Nafarroako Administrazio........
