menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Gidoi barria

14 0
14.07.2026

Lehiaketea hasi baino lehen inor gitxik igarriko ebazan Eusko Label Ligearen lehen bost estropadetan egon diran emaitzak. Neurri baten, pronostikoak bete egin badira be -Orio, faborito nagusiak, hiru estropada irabazi ditu eta lider dago sailkapenean- ia inork be ez eban pentsauko Bermeo-Urdaibai bandera bi irabazteko moduan izango zanik, faboritoari egurre emonda ganera. Edo beste era batera esanda, Oriok porrot bi jaso izana lehen bost jardunaldietan ez egoan aurreikuspenen artean, kontuan izanda ganera, aurreko denporaldi osoan hiru estropada bakarrik galdu ebazala. Kontuak kontu, aurtengo Eusko Label Ligearen gidoia aldatu egin deuskue, onerako ganera. Autortu behar dot nik neuk Orio ganerako traineruen ganetik ikusten nebala eta errekor guztiak hausteko moduan egoala. Errealidadeak erakutsi deusku, horien nagusitasuna ez dala........

© Deia