menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Demokrazia eta Federalismoa

9 0
latest

1977ko maiatzaren 8an, orain dela 49 urte luze beraz, gogoeta hauek idatzi zituen Juan de Ajuriaguerrak. Juan de Ajuriaguerra EAJko buruzagi historikoa eta erresistentzia klandestinoko pertsonaia zalantzarik gabekoa izan zen, erregimen faxistaren garaian demokraziaren, askatasunaren eta autogobernuaren alde egindako borroka eta erresistentzia nekaezinagatik. Juan de Ajuariaguerra Bilbon jaio zen 1903 urteko abuztuak 6an eta 1978 urteko abuztuaren 25ean hil Nafarroako Ayeguin. Guda zibila bertan, garai oso zailetan tinkoa eta “Trantsizio” garaiak lehenengo lerroan bizitu zituena. Gizon aparta, sendoa, zintzoa, leiala, ausarta, koherentea, abertzale petoa, demokrata osoa bereziki. Nire aita zen Inosenek ezagutzen zuen, nago ondo samar ezagutzen zutela elkar. Gogoan daukat, nerabea nintzen, nire gurasoen etxean ikusi nuela pare bat aldiz aitarekin hitz egiten. Biak serio. Telefonoz ere aritu ziren aldioro, gogoan daukat. Baina goazen hari politikora.

Lehen hauteskunde politiko demokratikoetarako prestatzea beharrezkoa zen, historikoak horregatik, urte hartako ekainaren 15ean egitekoak zirenak hain zuzen eta Adolfo Suárez presidenteak apirilaren 15ean deitu zituenak hain zuzen. Uste dut, artikulua hau, 49 urte geroago, distantziak ematen duen ikuspegitik, interesgarria dela berriro irakurtzea, beti ere bi testuinguru soziopolitikoen arteko alde nabarmena kontuan hartuta, urte asko pasatu dira eta, 1977-2026. Franco urte eta erdi lehenago hil zen ohean, 1975. urteko azaroaren 20ean, zahar eta gaixo, dena ustez ondo lotuta utzita, sableen hotsaren, estatu-kolpe saiakeren eta poliziaren dardararen artean. Atzerapauso politiko zabala bideragarria zen, etorkizunerako ziurgabetasun politiko handia. Zerbait hiltzen ari zen eta beste zerbait jaiotzeke zegoen oraindik.

Horrelaxe zioen bere garai guztiz zail haietan, gogoetak dira, gogoeta sakonak, garrantzia dute garai haietan, orain dela 49 urte, horrela idazteak bere balioa dauka, ezinbesteko garrantzia nire ustez, ostera irakurtzea merezi duelakoan nago: “Demokraziaren oinarrizko ezaugarrietako bat parte-hartzea da. Demokrazia, jatorriz, herritarren parte-hartzea da herriaren ordena juridikoan. Beste ezaugarri guztiak -gehiengoaren agintea, gutxiengoekiko errespetua,........

© Deia (Tribuna Abierta)