menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Hitza geratzen zait

33 0
17.03.2026

Bihar lako egun baten, 1916ko Martxoaren 15ean Bilbon jaio zen Blas de Otero, eta bere poesiak, ezbairik gabe, gaurkotasuna dute. Ezaguna dugu Paco Ibañezi sarritan kantatzen entzun diogun Me queda la palabra, Blas de Oteroren olerkia.

Blas de Oteroren poesia, bere bizitzaren istorioa da: pozak eta atsekabeak, edertasuna eta malkoak, sinesmena eta sinesgaiztasuna, itxaropena eta etsipena, beti gizateriaren eta justiziaren defentsan, eta poesia protesta arma gisa, hitzen indarrekiko konpromisoarekin.

Literaturako nobel sarirako hautatua izan zen, eta Albert Camus nobel saridunaren hausnarketa Bilboko poetari ondotxo egokitzen zaio: “Etorkizunarekiko benetako eskuzabaltasuna orainaldian dena ematean datza”. Eta bizitza baten ondoren, poeta hilda dagoenean, bere lanaren aitortza iraunkorra geratuko zaio.

Hala zioen berak: “Bizia galdu badut, denbora, dena, eraztuna legez, uretara jaurti dudana, sasitzan ahotsa galdu badut, hitza geratzen zait. Egarria jasan badut, gosea, dena nirea zena, ta ezerezean geratu dena, isilunean itzalak moztu baditut, hitza geratzen zait. Ezpainak ireki baditut, nire aberriaren aurpegi garbia ta izugarria ikusi asmoz, urratu arte ezpainak ireki baditut, hitza geratzen zait.

Blas de Otero, kontzientzi sozialean konprometitutako poeta dugu, Gabriel Celaya eta Gabriel Arestirekin batera hirukotea osatuz. Familia aberats batean jaioa, 1929ko burtsaren krisiak umezurtz utzi zuen nerabezaroan. Madrilera joan ondoren, bere........

© Deia (Tribuna Abierta)