Joan den martxoaren 27ko gauean Zuiako gaztetxeak "beste eraso bat" pairatu duela salatu dute Zuiako gazte asanbladako kideek agerraldi batean. Gaueko ordu txikitan leihoak harrikatu zituzten, eta ez da hau izan duten lehen erasoa: "Zoritxarrez, pasa den urteko abuztuan era desberdineko erasoak izan ziren: kristaletan pintadak izan ziren, pintura jaurti zuten, foku eta buzoia apurtu zuten...".

Eraso berri hau hau eguneroko "askatasunen kontrako erasoen barruan" kokatu dute gazteek, "eraso politiko" moduan, eta elkarlanean 15 urtez osatutako espazioa defendatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. "Irmoki berresten dugu ez dugula onartuko espazio autogestionatuen kontrako erasorik. Ez Zuian, ez inon. Eta erasoen aurrean antolatuta aurkituko gaituztela".

Erasoa salatzeko asmoz, elkarretaratzea egingo dute ostiralean, apirilaren 12an, 19:00etan, Murgiako plazan, eta Zuia zein inguruko herritarrei egin diete deia bertan parte hartzeko.

QOSHE - Zuiako gaztetxeak beste eraso bat pairatu duela salatu dute gazte asanbladako kideek - Alea.eus
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Zuiako gaztetxeak beste eraso bat pairatu duela salatu dute gazte asanbladako kideek

11 0
11.04.2024

Joan den martxoaren 27ko gauean Zuiako gaztetxeak "beste eraso bat" pairatu duela salatu dute Zuiako gazte asanbladako kideek agerraldi batean. Gaueko ordu txikitan leihoak harrikatu zituzten, eta ez da hau izan duten lehen erasoa:........

© La Haine

Get it on Google Play