Euria eta hauteskundeak
Bilboko euri-jasena izan da pasa den asteburuko irudirik deigarriena. Agian deigarriena ez zen izan kaleak urez gainezka ikustea (niretzat, behintzat, bilbotarrek oroitzapen txarrak dituzte), baizik eta banatzaileak bizikleten gainean uraren kontra borrokan ikustea. Nire barneko alde onak pentsatu nahi du banatzaileak bidaltzen dituzten enpresek ez zekitela zer zetorren, inpentsan harrapatu zituela euri-erauntsiak, dena bat-batekoa izan zela, eta enkarguak onartu zituztela betiko moduan ezer........
