EAEko hauteskundeak direla eta, Vox alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia antolatu du bihar Alderdi Ederren. Mugimendu ezberdinetako herritarrek deialdi bateratua egin dute ‘Faxismoaren gorakada gelditu’ lelopean, 18:00etan Cervantes Plazara bertaratzera deitu dute, “faxistei aurre egiteko”.

Sare sozialetan igorritako oharrean, deitzaileek adierazi dute “alderdi faxista horri aukera ematen zaiola ideia erreakzionario eta zapaltzaileak nahieran zabaldu ditzan”.

Ideologia faxistak “eskubide politikoen aurkako defentsa irmoa” egiten dutela salatu dute, eta “kolektibo zapalduenen” aurkako proposamen politiko esplizitua dutela, “LGTB kolektiboko jendearentzat, migranteentzat eta gazte langileentzat arrisku erreala dira”.

Deitzaileek gaineratu dutenez, instituzioetatik ezin zaio aurre egin faxismoaren gorakadari, eta herritar oro deitu dute lan horretara: “Faxismoaren forma orori aurre egitea urgentziazko lana da, bere jarduna eta ideologia ez daitezen gizartean normalizatu”.

Donostian «Voxeko faxisten kontra» mobilizatzera deitu dute : Irutxuloko Hitza

QOSHE - Vox-eko ekitaldiaren harira “faxistei aurre egiteko” mobilizazioa deitu dute Donostian - Xalba Ramirez
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Vox-eko ekitaldiaren harira “faxistei aurre egiteko” mobilizazioa deitu dute Donostian

8 0
15.04.2024

EAEko hauteskundeak direla eta, Vox alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia antolatu du bihar Alderdi Ederren. Mugimendu ezberdinetako herritarrek deialdi bateratua egin dute ‘Faxismoaren gorakada gelditu’ lelopean, 18:00etan Cervantes Plazara bertaratzera deitu dute, “faxistei........

© La Haine

Get it on Google Play