Atzo goizean Martxoak 3ko mobilizazioan milaka pertsona atera ziren kalera Gasteizko sarraskiaren 48. urteurrenaren harira. Mobilizazioa San Franzisko elizatik irten zen goizeko 12:30etan, hainbat blokez osatutako manifestazio batean. Hasiaeran manifestazioa lasaia izan zen, "Herriak ez du barkatuko" eta "Euskal Herri Langilea aurrera!" ohiuen artean, besteak beste. Hala ere, manifestariak El Corte Ingles paretik igaro zirenean tentsioak gora egin zuen, zentro komertziala babesten zuen Ertzaintzaren dispositibo handi bat zela eta. Dispositiboa jendearen kontra gogor oldartu zen, JARKI antolakunde iraultzailearen blokea lehertuz eta manifestazioa bitan zatituz.

Oladarrietan indar errepresiboek hamarnaka pertsona zauritu zituzten, izan ere, istiluen kontrako material ugari erabili zuten: borrak, foam balak eta berez ilegalak diren gomazko pilotak ere. Zaurituen artean aipatzekoak dira pertsona bati eskuko hatzak hautsi izana, beste pertsona bati orkatila, ertzaintzaren furgoneta batek ankaren gainetik pasatzean, edota andre heldu bati eragindako zauri larriak foam bala batek ahoan jo zuenean. Kargetan zehar 4 pertsona atxilotu zituzten, hauetako bat konorterik gabe.

(Irudia:Juanjo Basterra)

Hainbat oldarrien ondoren sakabanatutako manifestariak Foru plazan elkartu ziren eta agiri bat irakurri ondoren, Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz bukaera eman zioten mobilizazioari. Geroago, ASKE antolakunde antirrepresiboak deituta, hainbat pertsona Lakuako komisaldegira joan ziren atxilotuei elkartasuna adierazteko eta hauen askatasuna exijitzeko. Han ere antzeko gertakariak izan ziren eta Ertzaintzak bildutako jendearen kontra egin zuen eta hauetako bat komisaldegi barrura eraman zuten atxilotuta, beranduago aske utziz. Gaueko 22:00ak aldera atxilotutako beste lagunak aske utzi zituzten.


Gertakari hauen aurrean ASKE antolakundeak konzentrazio bat deitu du gaur atxilotutakoei elkartasuna adierazteko eta poliziaren biolentzia eta jazarpena salatzeko, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.

QOSHE - Ertzaintzak Martxoak 3ko mobilizazioa lehertu du - La Haine - Euskal Herria
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Ertzaintzak Martxoak 3ko mobilizazioa lehertu du

14 0
04.03.2024

Atzo goizean Martxoak 3ko mobilizazioan milaka pertsona atera ziren kalera Gasteizko sarraskiaren 48. urteurrenaren harira. Mobilizazioa San Franzisko elizatik irten zen goizeko 12:30etan, hainbat blokez osatutako manifestazio batean. Hasiaeran manifestazioa lasaia izan zen, "Herriak ez du barkatuko" eta "Euskal Herri Langilea aurrera!" ohiuen artean, besteak beste. Hala ere, manifestariak El Corte Ingles paretik igaro zirenean tentsioak gora egin zuen, zentro komertziala babesten zuen Ertzaintzaren........

© La Haine


Get it on Google Play