Nafarroako emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa dute: %27 gutxiago kobratzen dute. Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren emaitza da hori. Eta ez hori bakarrik, datu hamar emakumetik zazpik jardunaldia murriztu egiten dute etxeko lanak edo zaintza lanak egin ahal izateko. Eta lanik gabe daudenen artean, hamarretik bederatzi etxeko lan zein zaintzan aritzeagatik daude langabezian.

Saoldata eta baldintza kaxkarragoak izatearen arrazoiak asko dira. Batetik, zerbitzuetan emakume gehiago ari da lanean, industrian gehiago dira gizonak eta soldata desberdintasuna agerikoa da bi horien artean; bestetik, lan baldintza okerragoak dituzte emakumeek eta gehiagotan eteten dute lanaldia: bereziki zaintza lanetarako. azaldu du Vidalek. Era berean, txostenaren arabera jardunaldi murriztua eskatzen duten gehienak ere emakumeak dira: hamarretik zazpi. Horrek guztiak, pentsioetan ere eragina du, izan ere, %36 txikiagoa da emakume pentsionisten zenbatekoa, 613 euro gutxiago zehazki.

QOSHE - Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala %27koa da Nafarroan - La Haine - Euskal Herria
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala %27koa da Nafarroan

10 0
21.02.2024

Nafarroako emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa dute: ' gutxiago kobratzen dute. Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren emaitza da hori. Eta ez hori bakarrik, datu hamar emakumetik zazpik jardunaldia murriztu egiten dute etxeko........

© La Haine

Get it on Google Play