Iruñeko haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua eskaintzen duen zentro bakarra dago hiriburuan, Izartegi haur eskola, Txantrean, eta, beste auzo batzuetan eredu «misto» bat ezarria duten arren gaztelaniazkoak euskarazko jarduera batzuekin edo euskarazkoak ingelesezko edukiekin, eskaintza «oso eskasa» dela uste dute euskararen alorrean lan egiten duten zenbait eragileek.

Egoera honen aurrean Iruñeako Udalak iragarri du egungo eskaintza ez dela aldatuko 2024/2025eko ikasturtean Iruñeako Euskalgintzak jakinarazi duenez. Hauek azaldu dutenez «Oposizioan zeudela, EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak jarrera irekia erakutsi zuten, baina udal gobernura iritsita, esan digute hurrengo ikasturtean ez dutela haur eskoletan aldaketarik ezarriko». Erabaki hau artzeko epe eta denbora aitzakiak eman ditu Udalak.

Honek suposatzen du duela 35 urteko egoera berean egotea haur eskolak. Izan ere, Iruñeko hamazazpi haur eskoletatik bakarrak dauka murgiltze edo D eredua. Yolanda Barcinaren garaian bi haur eskola zeuden, eta 2015. urtean Joseba Asironek lau haur eskoletan ezarri zuen murgiltze eredua: Txantrean, Arrotxapean, Donibanen eta Arrosadian. 2019. urtean UPN itzuli zenean udal gobernura poliki-poliki eskaintza txikitzen joan zen murgiltze eredu bakarra ezarri arte.


QOSHE - Datorren ikasturtean Iruñeko haur eskola bakarrean izango da euskera hizkuntza nagusia - La Haine - Euskal Herria
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Datorren ikasturtean Iruñeko haur eskola bakarrean izango da euskera hizkuntza nagusia

14 0
23.02.2024

Iruñeko haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua eskaintzen duen zentro bakarra dago hiriburuan, Izartegi haur eskola, Txantrean, eta, beste auzo batzuetan eredu «misto» bat ezarria duten arren gaztelaniazkoak euskarazko jarduera batzuekin edo euskarazkoak ingelesezko edukiekin, eskaintza «oso eskasa» dela uste dute........

© La Haine


Get it on Google Play