Martxoaren 26an, Iruñeko gobernu aldaketa egin zenetik, Iruñeko Udalak bere administrazioan sartzeko lehenbiziko lan deialdia egin zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Deialdiaren helburua da ofizial administrarien bi zerrenda osatzea, zerrenda bat barneko jendearentzat eta bestea aldi baterako lanpostuak betetzea behar dutenerako.

Administrazioan Euskaraz taldea salatu duenez "estreinaldia ezin okerragoa izan du; izan ere, jendaurreko harremanak izatea eskatzen duten lanpostuak izanik, euskara jakitea ez da baloratu, ez asko, ez gutxi; ezer ez". Era berean talde honek deitoratu du "Iruñeko Udalean profil elebiduna duten lan postuak oso gutxi direla"eta gainera batzuetan "euskara ez dakitenek okupatzen dituzte".

Honen aurrean euskararen aldeko taldeak borrokan segituko dutela adierazi dute "profil elebidunak jar daitezen, eta bestela, gutxienez, euskara jakitea balora dadin".

QOSHE - Administrazioan Euskaraz taldea Iruñeko Udalak euskara baztertu duela salatu du - La Haine - Euskal Herria
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Administrazioan Euskaraz taldea Iruñeko Udalak euskara baztertu duela salatu du

26 0
02.04.2024

Martxoaren 26an, Iruñeko gobernu aldaketa egin zenetik, Iruñeko Udalak bere administrazioan sartzeko lehenbiziko lan deialdia egin zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Deialdiaren helburua da ofizial........

© La Haine

Get it on Google Play