Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Tamainak badu bere garrantzia, herrialdeen arteko harreman ekonomikoen eta geopolitikaren eremuetan; ez horrenbeste geografiari dagokionez baizik eta ekonomia eta populazioa kontuan hartuz. Munduko demokrazia handiena dela esan ohi da Indiari buruz. Sistema parlamentarioa du, hau da herritarrek hautatutako parlamentu batek aukeratzen du lehen ministro edo gobernuburua. Hauteskundeak ez dira egun batean egiten; sei aste behar izango dira, faseka egiten baitira. Ekainaren 4an jakingo dira emaitzak. Inkesta guztiek adierazten dute garailea gaur egungo Modi lehen ministroaren alderdi hinduistaren inguruan egindako koalizioa izango dela. Boto elektroniko bidez ematen dute herritarrek beren botoa. Indian pobrezian bizi dira herritar asko, eta desberdintasun izugarriak daude, baina, aldi berean, enpresa potenteak, klase ertain gero eta zabalagoa, eta formazio oso oneko profesionalak ditu herrialde erraldoi horrek.

Indiar jatorrizko komunitate handiak daude estatu askotan. Halaber, ingelesa oso ondo jakiteak asko erraztu dezake Indiako unibertsitarioak puntako teknologiaren alorrean ari diren atzerriko enpresetara joatea lan bila. 650 bat milioi herritarrek 25 urte baino gutxiago dituzte; gazteen artean langabezia-tasa %40 baino altuagoa da.

Eraldaketa handiak izan ditu Indiak azken hamarkadetan. Ekonomiak izan duen hazkunde nabarmenaz gainera, aipagarria da hinduismoan oinarritutako nazionalismoa asko indartu dela. Hori da, hain zuzen ere, Narendra Modiren zentro-eskuineko BJP alderdiaren elementu azpimarragarrienetakoa. Partidu honen nagusitasun politikoa eta, aldiz, Nerhu eta Indira Gandhiren Kongresuaren Partiduaren beherakada erraldoia dira indiar egungo eszenatoki politikoaren ezaugarriak. Ahulezia garrantzitsuak ere baditu Indiak; aipatu ditugun pobrezia eta desberdintasun-tasa handiez aparte, BJPren musulmanen aurkako jarrera eta Txina eta Pakistanekin dituen lurralde-gatazkak dira nabarmenenak. Bestetik, Txina eta AEBren arteko norgehiagoka eta tentsioak areagotzen badira edo Ekialde Hurbileko egoera okerragotzen bada, Indiak nazioarte mailan dituen orekak hautsi daitezke. Dena dela, munduko komertzioan eta hartu-eman ekonomikoetan protekzionismoa ez bada ezartzen, Indiak ekoizten dituen produktu merkeek eta bere goi mailako enpresa teknologikoek eta profesionalek etorkizun oparoa izan dezakete. Indiaren ibilbidea deigarria eta berezia izan da. Gutxitan azpimarratzen da Estatu federala dela, eta hori Indiaren dibertsitatearentzat onuragarria izan dela.

QOSHE - Indian, hauteskundeak - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Indian, hauteskundeak

45 0
01.05.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Tamainak badu bere garrantzia, herrialdeen arteko harreman ekonomikoen eta geopolitikaren eremuetan; ez horrenbeste geografiari dagokionez baizik eta ekonomia eta populazioa kontuan hartuz. Munduko demokrazia handiena dela esan ohi da Indiari buruz. Sistema parlamentarioa du, hau da herritarrek hautatutako parlamentu batek aukeratzen du lehen ministro edo gobernuburua. Hauteskundeak ez dira egun batean egiten; sei aste behar izango dira, faseka egiten baitira. Ekainaren 4an jakingo........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play