Hizkuntzalariei esker
Arantxa Urretabizkaia
Ongi asko dakite besterik ez bada ere pitin bat ezagutzen nautenek, filologia ez dela nire jakinduria eskasaren parte. Izan zitekeen, ez zait denbora falta izan filologia ikasteko. Duela mende erdi luze euskarazko letren mundura agertzen hasi ginenen artean, batzuek bide hori hartu zuten, hizkuntzarena. Beste batzuk norabide desberdinean abiatu ginen. Bistan da hizkuntzalaritzaren alde egin zutenekin zorretan gaudela guztiok.
Nik, ordea, berehala ulertu nuen ez zela hori nire esparrua, une hartan euskara berpentsatzen ari ginela jakinda ere. Orduan erabaki nuen........
