Zapore gazi-gozoagaz urten neban domekan San Mamesetik. Ez neukan oso argi pozik egon behar nintzan azken minutuan Athleticek bardinketaren gola sartu ebalako, ala hasarren taldeak ez ebalako garaipena eskuratu aurkari zuzen baten kontra etxean jokatutako partiduan. Egia esateko, ez dot uste Valverderen taldeak hiru puntuak eskuratzeko meritorik egin ebanik baina era berean puntu barik geratzea zigor gogorregia izango zan. Berenguerrek sartutako golak sekulako balioa dauka. Izan be, gol horri esker Athleticek puntu bat eskuratu dau eta bi kendu deutsoz aurkari zuzen bateri. Kontuak kontu, Valentziaren aurkako bardinketak ez dau gauza handirik aldatu zuri-gorrien egoerea, sailkapeneko goialdean segiduten dabe-eta. Hori bai, aukera ederra galdu dabe atzetik datozenekiko aldea handitzeko.

Almeriaren aurkako partiduaren ostean garbi esan neban, talde andaluziarra aspaldian Katedraletik igarotako talderik makalenetakoa izan zala. Valentziaren aurkako norgehiagokearen ostean esan behar dot, Ruben Barajak zuzendutako taldea oso aurkari gogorra izan zala Athleticentzat. Javi Guerra, Ruben Pérez eta harrobiko beste jokalari batzuren kalidadean oinarritutako taldeak oso maila ona erakutsi eban domekan San Mamesen.

Hamabi gol jaso ditu Unai Simonek 23-24 denporaldian jokatutako hamaika jardunaldietan. Ez da marka makala, ez. Kontua da, hamabi gol horreetatik, zortzi, San Mamesen jaso dituela Athleticeko atezainak. Gol gehiegi dira gauza onerako. Ganera, partidu askotan Simon izan da Athleticeko jokalari onena. Zer esan gura dau horrek, Ernesto Valverdek zuzentzen dauen taldearen egitura defentsiboa gura baino makalagoa dala eta aurkariak maila oneko jokalariak dituenean min egiten dabe Athleticen atean. Egia esateko, ez da harritzekoa. Valentziaren aurkako partiduan, igazko atzealde titularreko jokalari bakarra egoan zelaian, Oscar de Marcos. Beste hirurak, iritsi barriak dirala esan geinke, Aitor Paredes eta Imanol Garcia de Albeniz batez be. Batak zein besteak sufridu egin eban Valentziako jokalari trebeak eta azkarrak geratzeko. Zentralak txartel horia ikusi eban partidua hasi eta minutu gitxira eta bigarrena ikustearen mehatxuak baldintzatu egin eban bere errendimendua. Ez da ohikoa erdiko atzelari bat aldatzea –tartean arazo fisikorik ez badago– eta Valverdek Paredes zelaitik atara eta zentrala ez dan jokalari bat zelairatu eban atzealdea sendotu eta Valentziaren joko zorrotza geratu gurean. Imanolen kasuan, hile bi eroaiazan jokatu barik eta igarri egin jakon entrenatzaileak berak partidua amaitu osteko prentsaurrekoan esan eban legez. Kontuak kontu, pazientzia euki behar dogu Lezamako harrobitik datozen jokalari gazteekaz. Nahiago dot Paredes sufritzen ikustea Hugo Guillamon edo antzekoren bat fitxatzea baino. Daukagun filosofia eukiteagaitik ordaindu behar dogun bidesaria da. Eta harro ganera.

Amaitu aurretik nabarmendu gurako neuke ia 47.000 ikusle batu izana San Mamesen Athletic eta Valentziaren arteko partidua ikusteko. Marka bikaina da. Esan beharrik ez dago Athleticeko jokalarientzat ezinbestekoa dala zaleriaren babesa eta berotasuna sentitzea. Hurrengo partidu bietan ez dabe horrelakorik izango, Bartzelonan eta Vila-realen jokatuko dabe-eta. Kopakoa tramite hutsa izan beharko litzateke eta ligakoa azterketa gatxa bezain erakargarria izango da.

QOSHE - Pazientzia izan eta bidesaria ordaindu - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Pazientzia izan eta bidesaria ordaindu

6 0
31.10.2023

Zapore gazi-gozoagaz urten neban domekan San Mamesetik. Ez neukan oso argi pozik egon behar nintzan azken minutuan Athleticek bardinketaren gola sartu ebalako, ala hasarren taldeak ez ebalako garaipena eskuratu aurkari zuzen baten kontra etxean jokatutako partiduan. Egia esateko, ez dot uste Valverderen taldeak hiru puntuak eskuratzeko meritorik egin ebanik baina era berean puntu barik geratzea zigor gogorregia izango zan. Berenguerrek sartutako golak sekulako balioa dauka. Izan be, gol horri esker Athleticek puntu bat eskuratu dau eta bi kendu deutsoz aurkari zuzen bateri. Kontuak kontu, Valentziaren aurkako bardinketak ez dau gauza handirik aldatu zuri-gorrien egoerea, sailkapeneko goialdean segiduten dabe-eta. Hori bai, aukera ederra galdu dabe atzetik datozenekiko aldea handitzeko.

Almeriaren aurkako........

© Deia


Get it on Google Play