Nota onagaz gainditu dau Athleticek denporaldi honetako asterik gogorrena. Hamabi partidu jokatuko dauz talde zuri-gorriak ikasturtea amaitu arte –hamaika ligan eta kopa txapelketako finala- eta orain arte ikusitakoaren arabera baikor egoteko moduan gara. Zuri-gorriek ez eben ondo hasi astea Benito Villamarinen. Ernesto Valverderen gizonek ez ziran gauza izan sailkapenean urrats garrantzitsua emoteko aukerea baliatzeko eta kale egin eben aurkari zuzen baten zelaian. Handik lau egunera, ostera, zuri-gorrien bertsinorik bikainena ikusi genduan San Mamesen Atletico de Madriden aurkako kanporaketako bueltako partiduan. Gau gogoangarria benetan. Lehoiek goitik behera menderatu eben koltxoneroen aurkako partidua Katedrala bete eben zaleen babes eta bultzadeagaz. Sevillako finalerako sailkapena lortuta, zerua atsamar puntekin ikutu ostean, ikusteko egoan zelan lurreratuko zan taldea eguneroko normaltasunera, aurretik jokatutako kopa partiduen ostean jazotakoa ikusita, Almerian edo Cadizen hain zuzen be. Ba zuri-gorriak ez dira garaipena lortzeko gauza izan baina balio handiko puntua eskuratu dabe San Mamesen Bartzelonaren aurka partidu serioa jokatuta. Merito handiko puntua ligea irabazteko borrokan segidu gura dauen aurkariaren kontra.

Zazpi aldaketa egin behar izan ebazan hamaikakoan Ernesto Valverdek Bartzelonaren aurkako partiduari aurre egiteko. De Marcos, Lekue, Yuri Berciche, Ruiz de Galarreta, Nico Williams eta Oihan Sancet barik –talde titular erdia barik- ekin eutsen zuri-gorriek norgehiagokari eta erasoko jokoan igarri zan batez be aitaturiko jokalarien faltea. Izan be, normalean baino askoz aukera gitxiago ikusi genduzan domekako partiduan. Normala. Defentsan, baina, sekulako sendotasuna erakutsi eban Valverderen taldeak. Nabarmentzekoa da, zuri-gorriek ez dabela gol bat bera be jaso Atletico de Madrid eta Bartzelonaren aurkako partiduetan. Eta ez dakit non entzun dodan, irabazterik ez daukazunean ona dala ez galtzea. Ganera, estadistikeak dinosku Athleticek Bartzelonaren aurka jokatzen dituen partidu gehienetan kataluniarrak nagusitzen dirala. Azken jardunaldian, ostera, egungo Liga txapelduna ezinean ibili zan Katedralean, etxeko taldeak ez eutsalako bere jokoa egiten itxi.

Unai Gomez Etxebarriak Real Madriden aurka jokatu eban San Mamesen bere debuteko partidua elastiko zuri-gorriagaz. Bartzelonaren aurka be hasierako hamaikakoan ipini eban Valverdek eta erdilari bermiotarraren erantzuna bikaina izan zan. Hogei urte baino ez daukaz eta daburduko hogetabost partidu jokatu ditu lehen taldeagaz. Ganera, egunetik egunera, gustorago eta indartsuago sentitzen da zelaian. Esperientziak dinosku gatxa baino gatxagoa dala Bilbao Athleticetik lehen talderako jauzia emotea. Jokalari gehienak bidean geratzen dira. Unai Gomezek, ostera, sekulako normaltasunegaz bete dau eta beteten dabil plantila profesionalean egonkortzeko urratsa.

Asko poztu nintzan Imanol Garcia de Albenizek Bartzelonaren aurka egin eban partidu onagaz. Gallartako jokalariak zigor gogorregia jaso dau Valentziaren aurka San Mamesen lan makala egin izanagatik. Badaukala zeresanik erakutsi deutso Valverderi. Ilusino handia egin eustan Unai Gomez eta Imanol agertzea hedabideen aurrean Bartzelonaren aurkako partiduaren ostean. Lezaman hazitako Bermeo eta Gallartako mutiko bi. Goraipatzekoa baita, Yeray eta Paredesek erakutsitako sendotasuna, Beñat Pradosek ederto lagunduta eskoiko hegalean.

Taldearen lan onak zaleen ilusinoa biztu dau. Atletico de Madriden aurka inoiz baino lagun gehiago batu ziran San Mamesen eta astelehenen buruzuri baten 50.000 zale baino gehiago joan ziran Katedralera. Ezinbesteko batasuna, taldea eta zaleen artekoa. Egun ederrak doguz aurretik.

QOSHE - Oztopo guztien ganetik - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Oztopo guztien ganetik

5 0
05.03.2024

Nota onagaz gainditu dau Athleticek denporaldi honetako asterik gogorrena. Hamabi partidu jokatuko dauz talde zuri-gorriak ikasturtea amaitu arte –hamaika ligan eta kopa txapelketako finala- eta orain arte ikusitakoaren arabera baikor egoteko moduan gara. Zuri-gorriek ez eben ondo hasi astea Benito Villamarinen. Ernesto Valverderen gizonek ez ziran gauza izan sailkapenean urrats garrantzitsua emoteko aukerea baliatzeko eta kale egin eben aurkari zuzen baten zelaian. Handik lau egunera, ostera, zuri-gorrien bertsinorik bikainena ikusi genduan San Mamesen Atletico de Madriden aurkako kanporaketako bueltako partiduan. Gau gogoangarria benetan. Lehoiek goitik behera menderatu eben koltxoneroen aurkako partidua Katedrala bete eben zaleen babes eta bultzadeagaz. Sevillako finalerako sailkapena lortuta, zerua atsamar puntekin ikutu ostean, ikusteko egoan zelan lurreratuko zan taldea eguneroko normaltasunera, aurretik........

© Deia


Get it on Google Play