2023-24 liga txapelketearen herena jokatuta, Athletic sailkapeneko bosgarren postuan dago hogeta hemeretzi puntotik hogeta lau lortuta. Hamahiru jardunaldiren ostean, Real Madrid, Bartzelona eta Atletico de Madrid bakarrik dagoz zuri-gorrien aurretik sailkapenean, marka guztiak hausten dabilen Girona taldeagaz batera. Beraz, Ernesto Valverderen taldeak egin dauen liga hasierearen ganeko balorazinoa positiboa izan behar da bai ala bai. Ez dakit zer gertatuko dan jokatzeko dagozan hogeta hamabost partiduetan eta aurreko ikasturtean taldearen errendimenduak denporaldiak aurrera egin ahala behera egin izanak ez dau esan gura aurten be gauza bera gertatuko danik. Arrantzale zaharrek esaten daben legez, goizeko hamarretan barruan dagoan atuna gaueko hamarretan be barruan dago. Beraz, botilea erdi beterik ikusten dot. Datorrena datorrela.

Ernesto Valverdek gidatzen dauen ontziak azkar nabigatzen dau. Horixe erakutsi deusku hamahiru jardunalditan. Halanda be, Athleticeko entrenatzaileak inork baino hobeto daki ura sartzen dala ontzian eta zulo hori konpondu egin behar dauela, lehenbailehen ganera, zama astunegia bilakatu daiteke-eta. Ontzi zuri-gorria ez dago ondo orekatuta. Sailkapeneko goialdean egon gura dauen talde batek orekea bilatu behar dau erasoa eta defensearen artean eta Athletic bikain ari da erasoan baina arazoak ditu bere atea jagoteko.

Zuri-gorriek zazpi gol jaso ditue azken hiru partiduetan, baina halanda be, ez dabe bat bera be galdu eta zazpi puntu eskuratu ditue. Ganera, ez dogu aspertzeko astirik izan. Garbi geratu da Athleticen atea zula-tzea ez dala oso gatxa, zuri-gorrien atezaina denporaldi bikaina egiten ibili arren. De Marcosek Lezaman emondako prentsaurrekoan autortu eban legez, taldea gol gehiegi jasoten dabil, Unai Simon bikain ibilita ganera.

Arazo bat dagoanean konpondu egin behar da eta Athleticek arazo handia dauka defensako egituran, azken partiduetan argi eta garbi geratu dan moduan. Eta defensako egituran dinot, norberaren atea jagoteko erantzukizuna taldeko jokalari guztiena dalako. Edozelan be, esan beharrik ez dago erantzunkizun horren zatirik handiena atzealdeko lerroko gizonei jagokela. Valverdek aste bi daukaz zuloa konpontzen ahalegintzeko. Zuloa erabat estaltzea edo betetea ez da lan erraza izango baina behintzat ahalik eta ur gitxien sartzea da helburua.

Yeray lesionatuta, Ernesto Valverdek Vivian eta Aitor Paredes zelairatu ditu beti atzealdearen erdiko leku bietan. Entrenatzaileak garbi erakutsi dau ez daukala konfiantzarik Bilbao Athleticeko zentraletan, ezta Peru Nolaskainengan be, kopako partiduan zelairatu ebazan arren. Beñat Prados zentral ipintea litzateke urjentziazko konponbidea. Egia esateko, Valverdek ez dauka lan erraza atzealdeko arazoa konpontzeko. Klubeko kirol zuzendaritzatik prebisino faltea ikusten dot. Aspalditik jakina zan Iñigo Martinezek ez ebala taldean jarraituko eta lehen mailako klub batek ezin deutso ekin denporaldiari hiru zentralegaz bakarrik, jakinda ganera Yeray ebakuntza batetik etorrela. Lesinoek ez dabe lagundu eta Valverdek lotuta ditu eskuak atzealdea osatzeko orduan, non aukeratu ez daukalako. Nik behintzat, harrigarria erexten deutsat Bilbao Athleticen edo Baskonian zentral dexenteren bat ez egoteari. Zeuk ikusi zelan, baina Ernesto, kopondu eizu ontziak daukan zuloa.

QOSHE - Orekearen bila - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Orekearen bila

3 0
14.11.2023

2023-24 liga txapelketearen herena jokatuta, Athletic sailkapeneko bosgarren postuan dago hogeta hemeretzi puntotik hogeta lau lortuta. Hamahiru jardunaldiren ostean, Real Madrid, Bartzelona eta Atletico de Madrid bakarrik dagoz zuri-gorrien aurretik sailkapenean, marka guztiak hausten dabilen Girona taldeagaz batera. Beraz, Ernesto Valverderen taldeak egin dauen liga hasierearen ganeko balorazinoa positiboa izan behar da bai ala bai. Ez dakit zer gertatuko dan jokatzeko dagozan hogeta hamabost partiduetan eta aurreko ikasturtean taldearen errendimenduak denporaldiak aurrera egin ahala behera egin izanak ez dau esan gura aurten be gauza bera gertatuko danik. Arrantzale zaharrek esaten daben legez, goizeko hamarretan barruan dagoan atuna gaueko hamarretan be barruan dago. Beraz, botilea erdi beterik ikusten dot. Datorrena........

© Deia


Get it on Google Play