NORAINO heldu daiteke Athletic? Horixe da danok geure buruari egiten deutsagun itauna. Azken sei denporaldietan Europako lehiaketetan parte hartzeko postuetatik kanpo geratu ostean, Europa Ligarako sailkatzea da helburua ala gorago begiratu behar dogu? Liga txapelketaren ia erdia jokatuta –partidu bakarra geratzen da lehen itzuliari amaierea emoteko– Ernesto Valverderen taldea sailkapeneko bosgarren postuan dago, Txapeldunen Ligea jokatzeko aukerea emoten dauen laugarren postuan dagoan Atletico de Madridegaz bardinduta eta hirugarren postutik hiru puntura. Ganera, atzetik datozen aurkariei begiratuta, seigarrena lau puntura dago eta hurrengoa zazpira. Eta ez gagoz liga hasieran, erdialdean baino. Liga amaieran gertatzen dana gertatzen dala, Txingurriren Athletic honek ilusino handia biztu dau zaleen artean.

Lehen itzulia amaitzear dagoala eta urteko azken egunetan egonda, balorazinoak egiteko ordua be bada. Hasteko, sailkapeneko goialdean egon gura dauen edozein taldek ezin dau puntu askorik galdu etxean jokatzen dituen partiduetan. Athleticek bost puntu baino ez ditu galdu Katedralean jokatu dituen hamar partiduetan. Hiru lehen jardunaldian Real Madriden aurka eta bana Getafe eta Valentziaren aurka. Ganera, zuri-gorriek hogetabost gol sartu ditu San Mamesen, bi ta erdi partiduko. Beste alde batetik, Ernesto Valverderena edozein zelaitan ondo lehiatzen dan taldea da. Halanda ze, hiru partidu baino ez dauz galdu lehen hamazortzi jardunaldietan: Etxean Real Madriden aurka, Bartzelonaren zelaian eta Anoetan. Azken zortzi partiduetatik zuri-gorriek bost irabazi eta hiru bardindu dabez. Kontuak kontu, Athleticek olatuaren ganean dago. Ez dakiguna da, noraino eroan leiken olatu horrek.

Puntuak, golak eta ganerako zenbakiak alde batera itxita, badira baikor egoteko arrazoiak emoten deuskuezan ikutuezinak, estadistiketan neurtu ezin diran baloreak. Ernesto Valverderen taldea ondo baino hobeto jokatzen dabil. Carlo Ancellotti, Real Madrideko entrenatzaileak, liga irabazteko aurkariez galdetuta, Athletic be aitatu eban, “kontuz, ederto jokatzen dabil-eta”. Javier Clementek be esan dau, “loteria ez jaku tokau baina seguru nago ekipo hau txapeldun izango dala”. Ez dakit ez ete dan langea goregi ipintea baina edozelan be, garbi dago taldeak ilusio handia sortu dauela eta ez da txarra zaleria holan pozik eta baikor ikustea.

Ganera, azken jardunaldietan ikusi dogu Athletic ez dala hamaikako bat bakarrik. Beste jokalari asko be ez dagoz deialdia osatzeko bakarrik. Atletico de Madriden aurka Valverdek aldaketak egin behar izan ebazan hamaikakoan titular batzuk lesionatuta egozala. Ba De Marcos, Vesga eta Galarretaren ordez jokatu eben Lekue, Beñat Prados eta Herreraren errendimendua bikaina izan zan. Las Palmasen aurkako partiduan, taldearen jokalaririk garrantzitsuenetakoak, Oihan Sancetek, ezin izan eban bere jokorik onena eskeini. Entrenatzaileak atara egin eban zelaitik hogei urteko jokalari bat zelairatzeko. Unai Gomezek aldatu egin eban partiduaren norabidea eta bere eskutik etorri zan Athleticen garaipena. Beñat Pradosek, kopako kanporaketa bietan eskoiko lateralean jokatzetik etorren erdilariak, bikain baliatu eban Vesga eta Galarreta lesionaturik egozala entrenatzaileari erakusteko bere lekua zelai erdian dagoala. Eta honeri guztiari gehiatu behar deutsagu, Yeray Alvarez barriro jokatzeko prest egongo dala datorren urteko lehen partidurako. Etorkizun oparoa bezain erakargarria dogu aurretik.

QOSHE - Noraino? - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Noraino?

4 0
26.12.2023

NORAINO heldu daiteke Athletic? Horixe da danok geure buruari egiten deutsagun itauna. Azken sei denporaldietan Europako lehiaketetan parte hartzeko postuetatik kanpo geratu ostean, Europa Ligarako sailkatzea da helburua ala gorago begiratu behar dogu? Liga txapelketaren ia erdia jokatuta –partidu bakarra geratzen da lehen itzuliari amaierea emoteko– Ernesto Valverderen taldea sailkapeneko bosgarren postuan dago, Txapeldunen Ligea jokatzeko aukerea emoten dauen laugarren postuan dagoan Atletico de Madridegaz bardinduta eta hirugarren postutik hiru puntura. Ganera, atzetik datozen aurkariei begiratuta, seigarrena lau puntura dago eta hurrengoa zazpira. Eta ez gagoz liga hasieran, erdialdean baino. Liga amaieran gertatzen dana gertatzen dala, Txingurriren Athletic honek ilusino handia biztu dau zaleen artean.

Lehen itzulia amaitzear dagoala eta........

© Deia


Get it on Google Play