Athleticek zaleok ez dogu erraz ahaztuko pasa dan zapatuko eguna. Egun gogoangarria izan zan benetan. Iribarren estatua inaugurau ostean Klubaren 125 urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Valverderen gizonek aspaldiko partidurik onena egin eben Katedraleko bedar-tzan, Txapeldunen Ligea jokatzen dabilen Atletico de Madriden aurka, ganera. Sarritan esan izan dogu, irabazteko zein galtzeko moduak eta moduak dagozala. Oraingo honetan, zuri-gorriek zapaldu egin eben aurkaria. Ez eutsien ezer egiteko aukerarik emon koltxoneroei eta ondo merezita eskuratu ebezan hiru puntuak. Esan beharrik ez dago, Atletico de Madriden aurka lortutako garaipenak balio erantsia daukala. Valverderen gizonek hiru puntu baino zeozer gehiago irabazi eben zapatuan San Mamesen. Jardunaldiak aurrera doaz, lehen itzulia amaitzear dago –Las Palmas eta Sevillaren aurkako partiduak bakarrik falta dira– eta Athleticek sailkapeneko goialdean segiduten dau. Zuri-gorriek orain arte erakutsitako sendotasunak baikor egoteko arrazoiak emoten deuskuz. Noraino heldu daiteke? Horixe da Athleticek zaleok orain geure buruari egiten deutsagun itauna.

Ia ahaztuta daukat Athleticek galdu eban azken partidua. Orain dala hile bi izan zan Nou Campen. Eta Katedralean galdutako azken lehia aurkitzeko, liga txapelketaren lehen jardunaldira jo behar dogu. Bost hilabete luze igaro dira Real Madrid San Mamesen nagusitu zanetik. Eta zer esan gura dau bolada positibo honek, ba Ernesto Valverdek sarritan eskatzen ebazan erregulartasuna eta sendotasuna eskuratu dituela talde zuri-gorriak.

Aspaldiko urteetako talderik zorrotzena eta arriskutsuena dauka Athleticek. Williams anaiek, Oihan Sancetek eta Gorka Guruzetak laukote mortala osatzen dabe. Datuak oso esanguratsuak dira. Zuri-gorriek hogeta hamairu gol sartu ditue ligako hamazazpi jardunalditan, -ia bi partiduko- eta Gironak eta Real Madridek, sailkapeneko lehenengo biek bakarrik sartu dabe eurek baino gol gehiago. Adibidez, bihar San Mamesen jokatuko dauen Las Palmasek, sailkapeneko bederatzigarrenak, hamabost gol baino ez ditu sartu, Athleticek baino hamazortzi gitxiago. Honegaz guztiagaz batera, Valverderen gizonek hogeta lau gol sartu dabez San Mamesen jokatutako bederatzi partiduetan, aurreko denporaldi osoan baino bi gehiago.

Loraldi honen arrazoiak zehazteko orduan, arestian aitatutako laukotearen errendimenduak izandako hobekuntzea nabarmendu beharko geunke. Guruzeta bere kirol ibilbideko denporaldirik onena egiten dabil. Gauza bera esan geinke Iñaki Williamsi buruz. Aurrepausurik handiena, baina, Oihan Sancetek eta Nico Williamsek emon dabe. Bata zein bestea ikaragarri ari dira jokatzen eta aurkariak ezin ditue geratu. Itzela da benetan. Maila honetan jarraitu ezkero, orain dala gitxi biek ala biek kontratu barriak sinatu arren, talde ugari etorriko dira ate joka Ibaiganera. Gaur egun, hain erakargarriak diran jokalari gitxi egongo dira merkatuan.

Erasoko zorroztasunagaz eta eraginkortasunagaz batera, Valverderen taldea orekatu egin da. Valentzia, Vila-real eta Celtaren aurkako partiduetan zazpi gol jaso ostean, zuri-gorriek bi baino ez ditue hartu Girona, Rayo Vallecano, Granada eta Atletico de Madriden aurka. Azpimarratzekoa Iñigo Lekueren errendimendu bikaina, ezkerretik zein eskoitik.

Eta ezin dot amaitu zabaldu barik zelako emozinoa sentidu neban Bermeoko hogei urteko mutilko bi, Unai eta Mikel, ikusi nebazanean Katedraleko bedartzara urteten.

QOSHE - Muga barik - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Muga barik

4 0
19.12.2023

Athleticek zaleok ez dogu erraz ahaztuko pasa dan zapatuko eguna. Egun gogoangarria izan zan benetan. Iribarren estatua inaugurau ostean Klubaren 125 urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Valverderen gizonek aspaldiko partidurik onena egin eben Katedraleko bedar-tzan, Txapeldunen Ligea jokatzen dabilen Atletico de Madriden aurka, ganera. Sarritan esan izan dogu, irabazteko zein galtzeko moduak eta moduak dagozala. Oraingo honetan, zuri-gorriek zapaldu egin eben aurkaria. Ez eutsien ezer egiteko aukerarik emon koltxoneroei eta ondo merezita eskuratu ebezan hiru puntuak. Esan beharrik ez dago, Atletico de Madriden aurka lortutako garaipenak balio erantsia daukala. Valverderen gizonek hiru puntu baino zeozer gehiago irabazi eben zapatuan San Mamesen. Jardunaldiak aurrera doaz, lehen itzulia amaitzear dago –Las Palmas eta Sevillaren aurkako partiduak........

© Deia


Get it on Google Play