Dezepzino handia hartu genduan astelehenean. Athleticek aukera bikaina eukan sailkapenean urrats garrantzitsua emon eta Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko musturre, Atletico de Madrid eta Bartzelonaren hutsei probetxua atarata. Ganera, atzetik datorren Realak be ezin izan eban garaipena eskuratu etxean Osasunaren aurka. Beraz, Almeriaren aurkako partiduan jokoan egozan hiru puntuek urrearen balioa hartu eben. Ernesto Valverderen taldeak, baina, ezin izan eban irabazi sailkapeneko azkenaren aurkako partidua, bigarren zati ia osoan hamarren aurka jokatuta ganera. Hori gixi balitz, puntu barik geratzeko zorian be egon zan norgehiagokaren azken minutuetan. Egia esateko, Athleticek ez eban meriturik egin garaipena eskuratzeko, ezinean ibili zan-eta aurkariaren atean arriskua sortzeko.

Almerian ikusitakoa ez da kontu barria Athleticen. Pentsa lei, kopa txapelketak eragindako albo-kalteen garrantzia nahi baino larriagoa dala. Valverderen gizonek ez dabe golik sartu etxetik kanpo, urteko lehen partiduan Sanchez Pizjuanen 0-2ko emaitzeagaz nagusitu ziranetik. Zuri-gorriak ez dira golik sartzeko gauza izan Valentzia, Cadiz eta Almerian jokatutako liga txapelketako partiduetan. Hori gitxi balitz, hiru norgehiagoka horreetan erakutsitako jokoa, makala baino makalagoa izan da, azken bietan batez be. Ez dot uste kasualidade hutsa danik partidu txar horreek kopako kanporaketak jokatu ostean gertatu izana. Ez dot argi ikusten, baina, kopako partiduek eragindako neke fisikoa ala sikologikoa dan kaltegarriagoa Ernesto Valverderen gizonentzat. Izan be, ulergarria izan daiteke Bartzelonaren aurkako partidu gogoangarriaren -luzapena eta guzti jokatuta- ordaina igartea Cadizen aurka, atseden tarte txikia egon zalako batetik bestera. Almeriaren aurka, ostera, Athleticeko jokalariek fisikoki ondo errekuperatzeko tartea euki eben -bost egunekoa- Metropolitanon kopako finalerako lehen urratsa emon ostean. Beraz, Power Horse estadioan erakutsitako ezintasunaren arrazoia beste zeozerk eragindakoa izan da. Neke sikologikoa izan lei. Izan be, ez da normala ikustea Athleticeko jokalariak pase bi josi ezinik, garrantzi handiko partidu baten ganera.

Cadiz eta Almerian gertatutakoak, ez dot esango zalantzak sortu dituenik taldearen inguruan, ez. Kontua da, Txapeldunen Ligea jokatzeko eskubidea emoten daben postuetan sartzeko aukerea inoiz baino argiagoa dala aurten Athleticentzat, Bartzelona eta Atletico de Madrid bezalako talde handiek erakutsitako ahuleziak dirala-eta. Sailkapeneko lehen lau postuetan sartzeko, baina, puntuak hirunaka batu behar dira eta Cadiz edota Almerian izandako itzalaldiak ezin dira sarri errepikatu.

Entrenatzaile batek daki, inork baino hobeto zelan dagozan bere jokalariak eta zeintzuk diran egokienak partidu bateri ekiteko. Halanda be, ez dot uste Valverdek asmau ebanik Almeriaren aurkako hamaikakoa erabagitzeko orduan. Beñat Prados, azken partiduetan lan bikaina egin dauen jokalaria, kendu egin eban hamaikakotik Vesga sartzeko, arabarra bere momenturik onenean ez dagoanean. Horregaz batera, Sancet aulkian itxi eban eta Nico Williams eta Guruzeta lesionaturik egozala kontuan izanda, zuri-gorrien erasorako blokeak gehiegi igarri ebazan aitatutako jokalarien faltea. Datorren urtean Europa mailako txapelketetan jokatu gura badogu, astean partidu bitan ondo lehiatzeko gauza izan behar gara.

Datozen asteetan garbi geratuko da noraino heldu daiteken Athletic denporaldi honetan. Girona, Betis eta Bartzelona izango ditu aurkari Ligan eta Atletico de Madrid kopako finalerako sailkatzeko partidu erabakigarrian. Ez dogu itzalaldi gehiago ikusi gura.

QOSHE - Itzalaldi gehiegi - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Itzalaldi gehiegi

7 0
14.02.2024

Dezepzino handia hartu genduan astelehenean. Athleticek aukera bikaina eukan sailkapenean urrats garrantzitsua emon eta Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko musturre, Atletico de Madrid eta Bartzelonaren hutsei probetxua atarata. Ganera, atzetik datorren Realak be ezin izan eban garaipena eskuratu etxean Osasunaren aurka. Beraz, Almeriaren aurkako partiduan jokoan egozan hiru puntuek urrearen balioa hartu eben. Ernesto Valverderen taldeak, baina, ezin izan eban irabazi sailkapeneko azkenaren aurkako partidua, bigarren zati ia osoan hamarren aurka jokatuta ganera. Hori gixi balitz, puntu barik geratzeko zorian be egon zan norgehiagokaren azken minutuetan. Egia esateko, Athleticek ez eban meriturik egin garaipena eskuratzeko, ezinean ibili zan-eta aurkariaren atean arriskua sortzeko.

Almerian ikusitakoa ez da kontu barria Athleticen. Pentsa lei, kopa txapelketak eragindako albo-kalteen........

© Deia


Get it on Google Play