Hamaika partidu jokatuko ditu Athleticek maia-tzaren 26an Vallecasen 2023-24 denporaldia amaitu bitartean, hamar liga txapelketan eta kopako finala. Apirilaren 6an Mallorcaren aurkakoa Sevillan, ostera, ez da zuri-gorriek jokatuko daben final bakarra. Beste hamar jokatuko ditue, datorren zapatuan Alavesen aurka hasita. Izan be, Athleticek gitxitan eukiko dau hain eskuragarri datorren denporaldian Txapeldunen Ligan jokatzeko aukerea aurten bezala. Sailkapeneko laugarren postua puntu bira dauka talde zuri-gorriak eta hamar puntura dago seigarrena. Beraz, denporaldiaren sasoi honetara iritsita, lehiaketea amaitzeko hamar partidu -hogeta hamar puntu- geratzen diranean, argi eta garbi esan geinke Txapeldunen Ligarako sailkapena eskuratzea izan behar dala Athleticen helburua. Ezin dogu Europa mailako futbol txapelketa ospetsuenean jokatzeko aukerea alperrik galdu. Azken hogeta bost denporaldietan zuri-gorriak behin bakarrik sailkatu dira Txapeldunen Ligea jokatzeko, 2014-15ean Ernesto Valverderen eskutik. Aurretik, 1998-99 denporaldian, Bilboko taldea Europako talde onenak batzen dituen torneoan lehiatu zan, aurreko urteko liga txapelketan bigarren sailkatu ostean Luis Fernandez entrenatzaile zala. Dider Deschamps, Del Piero, Zidane eta enparauak San Mamesen ikusteko aukerea euki genduan. Aurten Athleticek erakutsi dau gauza dala sailkapeneko lehen lau sailkatuen artean egoteko. Beraz, final bat barik, beste hamar jokatuko ditue zuri-gorriek denporaldia amaitu bitartean.

Garrantzi handiko garaipena eskuratu eban Athleticek Kanaria Handia estadioan. Kopa txapelketako partidu gogorrek eragindako albo kalteak atzean itxi ostean, Ernesto Valverderen taldearentzat ezinbestekoa zan etxetik kanpoko partiduetako bolada txarrari amaierea emotea, San Mamesen lortutako puntuekaz bakarrik oso gatxa izango zalako sailkapeneko goialdeari eustea. Norabide barria hartu dau talde zuri-gorriak etxetik kanpo. Valencia, Cadiz, Almeria eta Benito Villamarineko partidu txarrak albo batera itxi eta zuri-gorriek goitik behera menderatu eben Las Palmas partidu serioa eginda. Inor liluratu barik, baina sendotasun itzela erakutsita. Athleticeko jokalariak indar-tsu agertu ziran defentsan eta erasoan ederto baliau ebezan aurkariaren ate aurrean izandako gol aukera apurrak. Etxetik kanpo irabazteko egin behar dana, hain zuzen be. Merezi dauen garrantzia emon behar jako Kanarietan lortutako garaipenari. Izan be, Real Madrid, Bartzelona eta Rayo Vallecanok bakarrik irabazi dabe Kanaria Handia estadioan eta gol bakar bateko aldeagaz ganera. Horregaz batera, Unai Simonek ez eban golik jaso, hemeretzigarren aldiz denporaldi honetan. Valverdek esan dauen legez, ligako partiduetan maila ona erakustea da modurik onena Mallorcaren aurkako kopako finala prestatzeko.

Ez da erraza jokalari baten lana nabarmentzea beste guztienaren ganetik. Guruzetak hamaikagarren gola sartu eban Ligan. Beñat Pradosek eta Iñigo Ruiz de Galarretak lan itzela egin eben zelai erdian aurkariaren erasoko jokoa geratzeko. Vivian bikain dabil eta atezainak be sasoian dagoala erakutsi eban, lan gitxi euki eban arren. Arestian esan bezala, Athleticek hamaika final jokatuko dauz denporaldia amaitu arte eta hamaika partidu erabakigarri horreetarako ezinbestekoa izango da Oihan Sanceten bertsinorik onena berreskuratzea. Nafarra jokalari erabakigarria da eta erakusten dauen irregulartasuna ez da bape ona taldearentzat. Hamaikakoko posturik gatxenetakoan –gatxena ez bada– jokatzen dau, bai, baina partidu askotan desagertuta lez egoten da.

QOSHE - Hamaika final aurretik - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Hamaika final aurretik

5 0
12.03.2024

Hamaika partidu jokatuko ditu Athleticek maia-tzaren 26an Vallecasen 2023-24 denporaldia amaitu bitartean, hamar liga txapelketan eta kopako finala. Apirilaren 6an Mallorcaren aurkakoa Sevillan, ostera, ez da zuri-gorriek jokatuko daben final bakarra. Beste hamar jokatuko ditue, datorren zapatuan Alavesen aurka hasita. Izan be, Athleticek gitxitan eukiko dau hain eskuragarri datorren denporaldian Txapeldunen Ligan jokatzeko aukerea aurten bezala. Sailkapeneko laugarren postua puntu bira dauka talde zuri-gorriak eta hamar puntura dago seigarrena. Beraz, denporaldiaren sasoi honetara iritsita, lehiaketea amaitzeko hamar partidu -hogeta hamar puntu- geratzen diranean, argi eta garbi esan geinke Txapeldunen Ligarako sailkapena eskuratzea izan behar dala Athleticen helburua. Ezin dogu Europa mailako futbol txapelketa ospetsuenean jokatzeko aukerea alperrik galdu. Azken hogeta........

© Deia


Get it on Google Play