Athleticen ganean berbetan hasita, gauza onak eta positiboak bakarrik jatorkuz burura. Izan be, Ernesto Valverderen taldea denporaldi historikoa egiteko bidean dabil. Orain arte egindakoa biribiltzea baino ez jako falta. Eta, jakina, horixe da gatxena. Zuri-gorriek kopa txapelketea irabazteko aukerea daukie, Atletico de Madrid eta Bartzelona, Europako zortzi onenen artean dagozan taldeak kanporatuta. Hori gitxi balitz, kopako finalerako sailkatu izanak ez dau eragin txarrik izan Liga txapelketan, kopea irabazteko aukerea izan eban aurreko denporaldietan ez bezala. Lehiaketea amaitzeko bederatzi jardunaldi geratzen diranean, Athletic sailkapeneko laugarren postuan dago, Atletico de Madridi aurrea hartuta. Ganera, Gironaren hirugarren postua sei puntura dauka talde zuri-gorriak eta Valverderen koadrila dagoan moduan egonda, gauzatzeko modukoa ikusten dot talde kataluniarrari aurrea hartzea azken sailkapenean. Eta hau guztia esanda, merezi dauen garrantzia emoten deutsat Athleticek datorren denporaldian barriro be lehen mailan lehiatzeari.

Beti uste izan dot futbol partidu guztiak ezbardinak dirala, norgehiagoka baten norabidea detaile txiki batek aldatu egin leikelako. Iragan zapatuan San Mamesen gertatutakoa da adibiderik onena. Athletic faborito nagusia zan partidua irabazteko, Valverderen gizonek Katedralean jokatutako partiduetan erakutsitako sendotasuna eta sailkapenean talde bien artean dagoan aldea ikusita. Partiduaren lehen ordu erdian, ostera, Luis Garciaren taldea nagusi izan zan zelaian. Zuri-gorriek ez eben arriskurik sortu babazorroen ate aurrean eta arabarrek gol aukera garbiak euki ebezan markagailuan aurrea hartzeko. Eta zelan diran gauzak, Luis Rioja, ordura arte jaurti ebezan penalti guztiak sartu ebezan gizona ez zan gauza izan Unai Simonen atea zulatzeko, Athleticeko atezainak eran-tzun bikaina emon eutsalako aurkariaren jaurtiketeari. Jokaldi horrek goitik behera aldatu eban partidua. Hurrengo jokaldian Guruzetak lehen gola sartu eban eta handik gitxira bigarrena iritsi zan Alaves groggy egoala ondo baliatuta. Penaltiaren ostean talde bakarra egon zan zelaian.

Partidua amaitu ostean Ernesto Valverdek esan eban bere taldeak ez ebala suerterik izan partidua irabazteko, atezain ona baino. Arrazoi guztia dauka. Esan beharrik ez dago Athleticena ez dala egun bateko lorea. Behar asko dago horren atzetik. Entrenatzaile guztiek bilatzen daben erregulartasuna lortu dau Athleticek. Zuri-gorriak ondo lehiatzen dira ia partidu guztietan. Anoeta eta Benito Villamarinekoa izan dira urteko porrot bakarrak. Real Madrid, Bartzelona edota Valentziaren aurka galdu arren, lehoiak lehiatu egin ziran. Valverdek oso talde indartsua eraiki dau. Simon itzel dabil eta horrek puntuak eta konfiantza emoten deutsoz taldeari. Vivian horma bat da atzealdean eta Yeray Alvarez bere mailarik onena berreskuratzeko bidean da. Gizon garrantzitsua izango da denporaldiaren azken txanpan. Williams anaiek benetako aiztoak dira hegaletik eta Guruzeta marka guztiak hausten dabil. Hori gitxi balitz, aulkiko jokalarien ekarpena be oso ona da. Beraz, zelan ez gara ba itxaropentsu egongo datorrenaren aurrean!

Euskal selekzinoari jagokonez, inoizko talde tekniko onena eukiko dau. Federazinoak hautatu dituen Arrasate, Ansotegi, Etxeberria edota Urkiza profesional egokiak dira danok maite dogun selekzioa gidatu eta indartzeko. Ilusinoz beterik egingo dabe euren lana. Behar dan moduan.

QOSHE - Gora ta gora - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Gora ta gora

6 0
19.03.2024

Athleticen ganean berbetan hasita, gauza onak eta positiboak bakarrik jatorkuz burura. Izan be, Ernesto Valverderen taldea denporaldi historikoa egiteko bidean dabil. Orain arte egindakoa biribiltzea baino ez jako falta. Eta, jakina, horixe da gatxena. Zuri-gorriek kopa txapelketea irabazteko aukerea daukie, Atletico de Madrid eta Bartzelona, Europako zortzi onenen artean dagozan taldeak kanporatuta. Hori gitxi balitz, kopako finalerako sailkatu izanak ez dau eragin txarrik izan Liga txapelketan, kopea irabazteko aukerea izan eban aurreko denporaldietan ez bezala. Lehiaketea amaitzeko bederatzi jardunaldi geratzen diranean, Athletic sailkapeneko laugarren postuan dago, Atletico de Madridi aurrea hartuta. Ganera, Gironaren hirugarren postua sei puntura dauka talde zuri-gorriak eta Valverderen koadrila dagoan moduan egonda, gauzatzeko modukoa........

© Deia


Get it on Google Play