ATHLETICEK olatu ganean segiduten dau. Modako taldea da. Lehiaketak ipinten deutsozan oztopo guztiak, Ligan zein kopan, erraz gainditzen dauz. Ontzi zuri-gorria popadan doa, haizea eta olatuak lagun dituela. Egia esateko, ez dakigu noiztik dagoan olatuaren ganean Valverderen taldea, ia ahaztuta daukagulako zuri-gorriek jaso eben azken porrota. Urriaren 22an izan zan Montjuicen Bartzelonaren aurka. Hamabi partidu jokatu ditue ordutik eta bederatzitan garaile izan dira, hogeta zortzi gol sartu eta hamar bakarrik jasota. Athleticen estadistikak bikainak dira. Ez dau golik jaso azken lau partiduetan eta bakarra azken zazpiretan, Galarretak Granadan bere atean sartu ebana. Ganera, ligako hemeretzi partidu eta kopako beste hiru jokatuta, Valverderen gizonek hiru bakarrik galdu ditue, Real Madrid, Reala eta Bartzelonaren aurka. Entrenatzaileak, behin baino gehiagotan helburu nagusi lez ipinitako erregulartasuna eta sendotasuna lortu ditu talde zuri-gorriak. Denporaldiaren lehen erdia beteta, Athleticek erakutsi dau edozein aurkariri eta edozein zelaitan irabazteko gauza dala. Aspaldiko urteetan ez dogu ikusi hain indartsu talde zuri-gorria.

Sarritan entzun izan dogu boladek -onak eta txarrak- futbolean daukien garrantzia. Sailkapeneko zuloan dagozan taldeak burua altxa ezinik ibilten dira, okertutakoa arteztuteko ahalegin itzelak egin arren. Dinamika positiboan dagozanek, ostera, ia berez irabazten ditue partiduak, beste munduko ezer egin barik. Athletic fase horretan dago. Danak urteten dau ondo. Jokalari batzuk kendu eta ordezko beste batzuk zelairatu arren taldeak bardin segiduten dau, aurkariak menderatzen. Lekuek, Herrerak, Pradosek edota Berenguerrek garbi erakutsi deutsoe entrenatzaileari hamaikakoan jokatu daikiela.Julen Agirrezabalak ez eban lan handirik izan Ipuruan baina euki eban apurra bikain bete eban. Villalibre eta Muniain hasierako hamaikakoan egon ziran aspaldiko partez eta batak zein besteak ederto baliatu eban entrenatzaileak emondako aukerea. Bitxia bada be, taldea bikain ibili arren, Oihan Sancet ez dabil bere onena emoten azken partiduetan. Valverdek Unai Gomez erabili dau nafarraren lekuan eta bermeotar gaztearen erantzuna bikaina izan da.

Eibarren aurkako kopako kanporaketea inork espero baino errazagoa izan da, arrazoi bigaitik batez be: Athleticeko erasoko gizonek aurkariaren ate aurrean erakutsi eben eraginkortasunagaitik eta Eibarrek defenditzeko egituran erakutsitako ahuleziagaitik. Beste munduko jokorik erakutsi ez arren, Valverderen taldeak erraz kanporatu eban bigarren mailako ekipo indartsuenetakoa.

Ezin esan Athleticek suerte txarra euki dauenik kopako final zortzirenetako kanporaketearen zozketan. Besteak beste, San Mamesen jokatzea tokau jakolako eta aurkaria ez dalako zozketan egoan indartsuenetakoa, teorian behinik behin. Faborito garbia izateak ezin dau zuri-gorrien aurka jokatu.

Dinamika positiboan dagoala onartu arren -ezin dau kontrakoa esan- Valverdek ez dau globoa gehiegi puztu gura, ondo baino hobeto dakielako gehiegizko euforia kaltegarria izan daitekeela. Hurrengo partidua irabaztea da helburua eta hurrengo horren garrantzia oso handia da, Europarako sailkatzeko lehian aurkari zuzen baten aurkakoa dalako. Garaipenak arlo emozionalean eragingo leuken poz handiaren ganetik, hiru puntuak eskuratzea inoiz baino garrantzitsuagoa litzateke Europarako bidean. Katedralean eta berrogeta hamar mila lagunen babesagaz eta berotasunagaz, zuri-gorriek ez dabe huts egingo.

QOSHE - Geldituezina - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Geldituezina

6 0
09.01.2024

ATHLETICEK olatu ganean segiduten dau. Modako taldea da. Lehiaketak ipinten deutsozan oztopo guztiak, Ligan zein kopan, erraz gainditzen dauz. Ontzi zuri-gorria popadan doa, haizea eta olatuak lagun dituela. Egia esateko, ez dakigu noiztik dagoan olatuaren ganean Valverderen taldea, ia ahaztuta daukagulako zuri-gorriek jaso eben azken porrota. Urriaren 22an izan zan Montjuicen Bartzelonaren aurka. Hamabi partidu jokatu ditue ordutik eta bederatzitan garaile izan dira, hogeta zortzi gol sartu eta hamar bakarrik jasota. Athleticen estadistikak bikainak dira. Ez dau golik jaso azken lau partiduetan eta bakarra azken zazpiretan, Galarretak Granadan bere atean sartu ebana. Ganera, ligako hemeretzi partidu eta kopako beste hiru jokatuta, Valverderen gizonek hiru bakarrik galdu ditue, Real Madrid, Reala eta Bartzelonaren aurka. Entrenatzaileak, behin baino........

© Deia


Get it on Google Play