nonoiz jazo behar zan eta Valentziak apurtu eban Athleticen hiru hilabeteko bolada ona. Ez zan porrot mingarria izan baina zuri-gorriak puntu barik itzuli ziran Mestallatik aspaldiko partidurik makalena egin ostean. Ezin esan Valverderen gizonek norgehiagoka txarra egin ebenik, ez, baina ez eben garaipena eskuratzeko meritorik egin, aurkariaren atea zulatzeko aukera garbiak izan arren. Era berean, ez eben galtzea merezidu izan. Kontuak kontu, ez jako buelta handiegirik emon behar Mestallan gertatutakoari. Athleticek oso goian ipini dau langea eta ez da bape erreza maila bikain horri eustea partidu guztietan. Are gitxiago, aurrez-aurre talde sendoa badozu.

Athleticek bere mailarik onena berreskuratu behar dau bihar Bartzelonaren aurka. Xavik zuzentzen dauen taldearen aurka Montjuicen galdu ostean hasi eben zuri-gorriek hamalau partiduko bolada bikaina, hamaika garaipen eta hiru bardinketa lortuta. Esan beharrik ez dago, erakargarria bezain gatxa dala biharko norgehiagokea. Kopako final aurrekoetarako sailkapena dago jokoan eta Athleticek aukera bikaina dauka beste final baten atarian kokatzeko. Horretarako, baina, zuri-gorrien bertsinorik onena behar dogu, Atletico de Madriden aurka Katedralean jokatutako partiduan ikusi genduana, adibidez.

Kanporaketeari baikortasunez ekiteko arrazoiak ditugu. Hasteko, Ernesto Valverderen taldeak oso maila ona emon dau denporaldi honetan San Mamesen jokatutako ia partidu guztietan. Hamabi norgehiagoka jokatu dauz Athleticek denporaldi honetan Katedralean -ligako hamaika eta kopako bat Alavesen aurka- eta Real Madriden aurkakoan bakarrik izan da galtzaile, abuztuaren 12an liga txapelketearen lehen jardunaldian. Ordutik, Getafek eta Valentziak bakarrik lortu dabe puntutxo bat eskuratzea Bilboko gotorlekuan. Ganerako bederatzi partiduetan garaile izan da talde zuri-gorria. Urriaren 29tik, Valentziaren aurkako partidua 2-2 amaitu zanetik, Athleticek irabazi egin ditu Celta, Rayo Vallecano, Atletico de Madrid, Las Palmas, Reala eta Alavesen aurka San Mamesen jokatu dituen lehiak, joko ona erakutsita ganera. Lehen jardunaldian kenduta, zuri-gorriak ez dira inoiz golik sartu barik geratu etxeko partiduetan. Guztira, hogeta zazpi gol sartu ditue hamabi partidutan. Hori gitxi balitz, gol bakarra jaso dabe Katedralean jokatu dabezan azken bost norgehiagoketan. Datu honek garbi erakusten dau Athleticen egitura defentsiboak izan dauen hobekuntza nabarmena.

Guztiok dogu gogoan, 2022 ko urtarrilaren 20an Bartzelonaren aurka San Mamesen jokatu eta irabazitako kopa txapelketako final zortzirenetako kanporaketea. Marcelinoren taldeak 2-1 menderatu eban Xavi Hernandezek zuzendatutako ekipoa lehia gogoangarri baten, luzapenean Muniainek penaltiz sartutako golari esker. 2020ko otsailaren 6an, Gaizka Garitanoren Athletic final aurrekoetara sailkatu zan Messiren Bartzelonari 1-0 irabazita 93 minutuan Iñaki Williamsen sartutako golagaz. Eta 2017ko urtarrilaren 5ean, Ernesto Valverdek zuzenduriko taldeak 2-1eko emaitzeagaz menderatu eban Luis Enrique eta Messiren ekipoa. Iragana da. Estadistika hutsak dira baina hortxe dagoz. Xaviren taldeak kritika ugari jaso badauz be bere jokoa eta errendimendua ez dalako ona izan orain arte, ekipo blaugrana aurkari gogorra izango da goi mailako jokalariak dituelako. Halanda be, garbi dago Bartzelonak sufridu egingo dauela bihar San Mamesen, beti be Athleticek bere mailarik onena emoten badau. Orain arte emon dau eta talde zuri-gorria gauza da kanporaketea gainditzeko. Gau ederra izango da biharkoa.

QOSHE - Gau gogoangarria - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Gau gogoangarria

5 0
23.01.2024

nonoiz jazo behar zan eta Valentziak apurtu eban Athleticen hiru hilabeteko bolada ona. Ez zan porrot mingarria izan baina zuri-gorriak puntu barik itzuli ziran Mestallatik aspaldiko partidurik makalena egin ostean. Ezin esan Valverderen gizonek norgehiagoka txarra egin ebenik, ez, baina ez eben garaipena eskuratzeko meritorik egin, aurkariaren atea zulatzeko aukera garbiak izan arren. Era berean, ez eben galtzea merezidu izan. Kontuak kontu, ez jako buelta handiegirik emon behar Mestallan gertatutakoari. Athleticek oso goian ipini dau langea eta ez da bape erreza maila bikain horri eustea partidu guztietan. Are gitxiago, aurrez-aurre talde sendoa badozu.

Athleticek bere mailarik onena berreskuratu behar dau bihar Bartzelonaren aurka. Xavik zuzentzen dauen taldearen aurka Montjuicen galdu ostean hasi eben zuri-gorriek hamalau partiduko bolada bikaina, hamaika........

© Deia


Get it on Google Play