GAUR egun ez dago Athletic geratzeko gauza dan talderik, are gitxiago norgehiagokea San Mamesen jokatzen bada. Atletico de Madrid, Las Palmas zein Realaren aurka jokatu, zuri-gorriak nagusi dira zelaian. Aitaturiko hiru talde horreek -hirurak sailkapeneko goiko aldean- erabat ezbardinak badira be, bakotxa bere jokatzeko ereagaz, Athletic gauza izan da hirurak menderatzeko arma ezbardinak erabilita. Hori bai, hiru partiduetan Valverderen gizonek sekulako erritmoa sartu eutsoen jokoari eta ito egin ebazan aurkariak. Imanol Alguacil, Realeko entrenatzaileak esan eban moduan, Athletic sasoi betean dago. Adjektibo barik geratu gara zuri-gorrien jokoa goraipatzeko. Izan be, Valverderen taldearen bolada positiboa ia hiruhilabete hasi zan eta ez dakigu noiz amaituko dan, noraino eroango gaituen olatuak. Liga txapelketako hogei partidu jokatuta, eta hamazortzi jokatzeko dagozanean, Athletic hirugarren postuan dago eta hurrago dauka sailkapeneko bigarrena seigarrena baino. Beraz, badogu baikor egoteko arrazoirik.

Derbi erosoa jokatu eben zuri-gorriek zapatuan Realaren aurka San Mamesen. Partiduko azken minutuetan kenduta, Oiarzabalen golaren osteko apurretan, Valverderen gizonek ez eben bape sufridu, aurkariak ez ebalako ia jaurti be egin Unai Simonen atera. Egia da, Imanolek partidu osteko prentsaurrekoan azpimarratu eban lez, San Mamesen jokatutako beste partiduetan baino aukera gitxiago sortu ebazala Athleticek. Zuri-gorriek, baina, sekulako eraginkortasuna erakutsi eben Marrero gaztearen ate aurrean eta ez eben aukera gehiago behar izan garaipena bideratzeko. Valverderenak nagusi izan ziran zelaian lehenengo zatian. Zorrotz ibili ziran aurkariaren ate aurrean sortutako aukerak gauzatzeko orduan eta ez eutsoen euren jokoa egiten itxi Realeko jokalariei. Bigarren zatian, Athleticek nahikoa eban markagailuari eusteagaz. Realaren oldarraldia itxaroten genduanean, ez zan horrelakorik izan eta Unai Simonek oso arratsalde erosoa pasau eban atepean. Egia esateko, Realak dezepzionau egin ninduen. Askoz gehiago itxaroten neban Imanolen taldetik, erasora begira batez be. Garbi dago, Athleticen presinoak zerikusi zuzena euki ebala errendimendu makal horretan.

Bederatzi puntoko aldea kentzen deutso Athleticek Realari sailkapenean. Imanolen eretxiz, bederatzi punto ez dira ezer, hamazortzi jardunalditan punto asko dagozalako jokoan. Edozelan be, arrantzale zaharrek esaten daben moduan, goizeko hamarretan ontzi barruan dagoan atuna, gaueko hamarretan be barruan dago.

Lehiak ez dauka etenik, eta kopa txapelketako final laurenetarako txartela eskuratu leike Athleticek gaur iluntzean San Mamesen. Horretarako, baina, Alaves menderatu behar dabe zuri-gorriek. Valverderen taldearen faboritotasuna hain garbia izatea, oso arriskutsua izan daiteke, izerdirik bota barik irabazi leikiela pentsa leikelako bateren batek. Alaves, ez da lehen mailako talderik indartsuenetakoa, ez, baina indar barrituta etorriko da Katedralera Sanchez Pizjuanen irabazi ostean.

22.000 ikusle batu ziran Katedralean emakumezko taldeak Madriden aurka jokatu eban partidua ikusteko. Jardunaldi biribila izan zan, etxeko taldeak Madrid kanporatu ebalako eta sekulako giroa egon zalako San Mamesko harmailetan. Hori ikusita, garbi dago emakumezkoen taldeak partidu gehiago jokatu beharko leukezala Katedralean.

QOSHE - Euforiari eutsi ezinik - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Euforiari eutsi ezinik

5 0
16.01.2024

GAUR egun ez dago Athletic geratzeko gauza dan talderik, are gitxiago norgehiagokea San Mamesen jokatzen bada. Atletico de Madrid, Las Palmas zein Realaren aurka jokatu, zuri-gorriak nagusi dira zelaian. Aitaturiko hiru talde horreek -hirurak sailkapeneko goiko aldean- erabat ezbardinak badira be, bakotxa bere jokatzeko ereagaz, Athletic gauza izan da hirurak menderatzeko arma ezbardinak erabilita. Hori bai, hiru partiduetan Valverderen gizonek sekulako erritmoa sartu eutsoen jokoari eta ito egin ebazan aurkariak. Imanol Alguacil, Realeko entrenatzaileak esan eban moduan, Athletic sasoi betean dago. Adjektibo barik geratu gara zuri-gorrien jokoa goraipatzeko. Izan be, Valverderen taldearen bolada positiboa ia hiruhilabete hasi zan eta ez dakigu noiz amaituko dan, noraino eroango gaituen olatuak. Liga txapelketako hogei........

© Deia


Get it on Google Play