Estropada bat azken txanpan sartzen danean traineruko arraunlariek erritmoa bizitu egiten dabe patroiak holan aginduta. Hamahiru jardunaldi baino ez dira geratzen liga txapelketea amaitzeko eta Athleticeko jokalariek ez dabe erritmoa bizitu. San Mamesen jokatzen diran partiduetako puntuak eskuratzen ditue baina makal dabilz handik kanpo. Ernesto Valverderen gizonen errendimenduak beherakada kezkagarria eukiten dau Katedraletik kanpo aritzen diranean, Valentzian, Cadizen, Almerian eta Sevillan jokatutako partiduetan argi eta garbi erakutsi daben moduan. Aurten, aspaldiko urteetan ez bezala, Athleticek aukera bikaina dauka Txapeldunen Ligarako sailkapena eskuratzeko. Helburu hori beteteko, baina, San Mameseko partiduak irabaztea ez da nahikoa izango. Zuri-gorriek ezin dabe makal jokatzen segidu etxetik kanpoko partiduetan. Azken jardunaldian Valverderen taldeak beste aukera eder bat galdu dau urrats garrantzitsua emoteko Europarako sailkatzeko borrokan, laugarren postura hurreratu eta atzetik dituen taldeekiko aldea handitzeko. Beste aukera bat dinot, ze ez da lehenengoa izan. Gauza bera gertatu zan Cadizen eta Almerian. Orduan esan euskuen, aurreko astean Kopa txapelketako partidu gogorrak jokatu izanak baldintzatu egin ebala zuri-gorrien errendimendua Nuevo Mirandillan eta Power Horse estadioetan. Betisen aurkako partiduan, ostera, argudio horrek ez dau balio, Valverderen taldeak sei egun euki ebazan-eta Benito Villamarineko partidua prestatzeko. “Horrelakoak gara” esan dau Athleticeko entrenatzaileak bere taldeak Betisen aurka emondako errendimendu makalaren ganean itaunduta. Ez da lehenengo aldia erantzun hori erabilten dauena. Mezu kezkagarria. Kontuak kontu, erritmoa bizitzeko ordua heldu da, sailkapeneko lehenengo lauren artean egon gura badogu behintzat.

Urte batzuk daukaguzanoi Betisek ez deuskuz oroitzapen gozoak ekarten. 1977ko kopako finalean, Esnaolak penalti erabakigarria geratu eutson Iribarri, aurretik Danik bere jaurtiketea huts egin ondoren. 1983an, Athleticek 5-1 galdu eban Benito Villamarinen, ligea irabazteko borrokan ebilela. 2005ean, kopako finalaurrekoetan, Ernesto Valverderen Athletic finaletik kanpo geratu zan penaltietan Betis nagusitu ostean San Mamesen. Eta domeka honetan be, gauza gehiegi -danak txarrak- jazo ziran Benito Villamarinen. Izan be, ezinezkoa da partidu bat irabaztea horrenbeste arerio izanda. Alde batetik, Betiseko aurrelariak oso zorrotz aritu ziran Unai Simonen ate aurrean. Bestetik, zuri-gorriak ezinean ibili ziran aurrealdean zein atzealdean. Cuadra Fernandez epailearen erabagi batzuk be, Athleticen kalterako izan ziran. Hori guztia gitxi balitz, Nico Williamsek hamarregaz itxi eban bere taldea jokabidea onartuezina agertuta. Ganera, Yuri Berchiche lesionau egin zan eta ezingo dau jokatu Atletico de Madrid eta Bartzelonaren aurka. Azkenik, Dani Vivianek bosgarren txartela ikusi eban eta partidu bateko zigorra bete beharko dau. Ahazteko moduko partidua, ezelango zalantza barik. Valverdek eta bere mutilek, baina, ondo aztertu behar dabe Benito Villamarinen jazotakoa, barriro gertatu ez daiten.

Denporaldia une erabakigarrian sartuta, taldeko jokalari garrantzitsuenak ezin dira desagertuta egon. Oihan Sancet eta Nico Williamsen bertsinorik onena behar dogu kopako finalerako sailkapena eskuratu eta Txapeldunen Ligan sartzeko borrokan jarraitzeko. Partidu erakargarria bezain gatxa jokatuko dau Athleticek eguenean San Mamesen. Valverderen taldeak erakutsi dau edozein aurkari menderatzeko gauza dala Katedralean eta itxaropen horri eutsi behar deutsagu. l

QOSHE - Etxekoagaz ez da nahiko - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Etxekoagaz ez da nahiko

4 0
27.02.2024

Estropada bat azken txanpan sartzen danean traineruko arraunlariek erritmoa bizitu egiten dabe patroiak holan aginduta. Hamahiru jardunaldi baino ez dira geratzen liga txapelketea amaitzeko eta Athleticeko jokalariek ez dabe erritmoa bizitu. San Mamesen jokatzen diran partiduetako puntuak eskuratzen ditue baina makal dabilz handik kanpo. Ernesto Valverderen gizonen errendimenduak beherakada kezkagarria eukiten dau Katedraletik kanpo aritzen diranean, Valentzian, Cadizen, Almerian eta Sevillan jokatutako partiduetan argi eta garbi erakutsi daben moduan. Aurten, aspaldiko urteetan ez bezala, Athleticek aukera bikaina dauka Txapeldunen Ligarako sailkapena eskuratzeko. Helburu hori beteteko, baina, San Mameseko partiduak irabaztea ez da nahikoa izango. Zuri-gorriek ezin dabe makal jokatzen segidu etxetik kanpoko partiduetan. Azken jardunaldian Valverderen taldeak beste aukera eder........

© Deia


Get it on Google Play