futbol partidu bat bardinketeagaz amaitzen danean beti sortzen da galdera bera: Punto bat irabazi dogu ala bi galdu doguz? Granadak eta Athleticek jokatu eben partiduari jagokonez, ez dago zalantzarik. Ernesto Valverderen taldeak balio handiko punto bi itxi ebazan Nuevo Los Carmenes futbol zelaian. Zuri-gorriak ez ziran gauza izan garaipena eskuratzeko sailkapeneko goialdean egon gura dauen talde batek, bai ala bai irabazi behar dauen partiduan. Europarako sailkatzeko postuetan segidu arren, eta azken zortzi partiduetan bost garaipen eta hiru bardinketa lortu arren -zuri-gorriek ez dabe partidurik galdu urriaren 22an Lluis Companys estadioan 1-0 galdu ebenetik Bartzelonaren aurka-, Athleticek aukera bikaina galdu eban Granadan Txapeldunen Ligako postuetara hurreratzeko eta sailkapenean atzetik datozen taldeekiko tartea handitzeko. Eta jakina, Granadalako talde makal baten aurka punto bi galdu izanak zalantzak sortzen deuskuz taldearen errendimenduaz.

Norgehiagoka tristea eta luzea izan da Granadaren aurkakoa. Tristea pertsona bat hil dalako eta luzea, norgehiagoka domeka arratsaldeko laurak eta laurenetan hasi zalako eta amaitu, astelehenean gaueko hamaikak bueltan amaitu zalako. Athletic nagusi izan zan domekan jokatu ziran hamazortzi minutuetan eta gol bateko aldeagaz ekin eutson norgehiagokaren bigarren zatiari astelehen gauean. Sailkapeneko zuloan dagoan Granadak bizi-bizi ekin eutson partiduaren bigarren tarteari, bezperan baino agresibidade gehiagogaz jokaldi guztietan. Gol aukerak, baina, Athleticenak izan ziran. Lau aukera garbi euki ebezan Valverderen gizonek partidua erabagita itxi eta denporaldiko bederatzigarren garaipena eskuratzeko ligan. Sanceten lehen aukeran, merito handia emon behar jako Granadako atezainari. Bezperan Iñaki Williamsi gola oparitu ostean, Andre Ferreira bikain ibili zan Athleticeko jokalari nafarrari aterako bidea zarratzeko orduan. Hurrengo jokaldian, baina, oso gatxa da azaltzeko Sancetek egin eban hutsa, Guruzetak lapurtutako baloia penalti puntuan jaso eta ate guztia berarentzat bakarrik eukala baloia kanpora jaurti ebanean. Gol aukera bat ezin da garbiagoa izan.

Futbolean sarritan ikusi dogu norberak bere gol aukerak alperrik galtzen dauzenean ostean ordaina etorten dala. Granadak, beste munduko ezer egin barik, ordura arte erosoegi egon zan Athleticen egoerea okertu eban. Lehiakide bien arteko aldearen erakusle garbia da, Granadaren gola Athleticeko jokalari batek sartu izana bere atean. Zelan diran gauzak, zuri-gorriek ezin izan eben garaipena eskuratu etxetik kanpo gol bi sartu arren.

Beñat Pradosen errendimendu bikaina izan zan Nuevo Los Carmenes estadioan jokatutako partiduak itxi euskun barririk onena. Dani Garcia eta Mikel Vesga lesionatuta eta Ander Herrera “sentsazino txarrakaz”, Valverdek erdilari nafarraren aldeko apostua egin eban lehenengoz denporaldi honetan. Izan be, orain arte, kopako partiduetan baino ez dau zelairatu hasieratik eta atzealdeko eskoiko hegalean, bere berezko esparrutik kanpo jokatzeko. Beñat Pradosek bere leku naturalean jokatu eban estrainekoz eta bikain erantzun eutson entrenatzaileak emondako aukereari.

Eibarren aurka jokatuko dau Athleticek kopako hurrengo kanporaketan. Lehiaketa gogorra bezain erakargarria izango da Ernesto Valverderen taldearentzat. Eta berezia, oso berezia, Joseba Etxeberria, Luis Prieto, Vencedor edota Aketxerentzat. Giro ederra egongo da Eibarren eta Ipuruan.

QOSHE - Beti zeozer - Ramon Basaldua
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Beti zeozer

4 0
13.12.2023

futbol partidu bat bardinketeagaz amaitzen danean beti sortzen da galdera bera: Punto bat irabazi dogu ala bi galdu doguz? Granadak eta Athleticek jokatu eben partiduari jagokonez, ez dago zalantzarik. Ernesto Valverderen taldeak balio handiko punto bi itxi ebazan Nuevo Los Carmenes futbol zelaian. Zuri-gorriak ez ziran gauza izan garaipena eskuratzeko sailkapeneko goialdean egon gura dauen talde batek, bai ala bai irabazi behar dauen partiduan. Europarako sailkatzeko postuetan segidu arren, eta azken zortzi partiduetan bost garaipen eta hiru bardinketa lortu arren -zuri-gorriek ez dabe partidurik galdu urriaren 22an Lluis Companys estadioan 1-0 galdu ebenetik Bartzelonaren aurka-, Athleticek aukera bikaina galdu eban Granadan Txapeldunen Ligako postuetara hurreratzeko eta sailkapenean atzetik datozen taldeekiko tartea handitzeko. Eta jakina,........

© Deia


Get it on Google Play