Herriko ketoa ezinbesteko pertsonaia da ganorazko edozein herritan. Herriko ketorik ez badago, ez dago abaderik, ez dago botikaririk, ez dago osagilerik… ez dago herriko “listo pasau”rik. Gure amaginarrebari behin baino gehiagotan entzun nion esaldi hau: “listo pasao peor que tonto”. Miresgarria da gomutatzea zelan euskaraz bakarrik jarduten zuen andrazko miragarri hark hori bakarrik erdaraz esaten zuen.

Bada, kontatzen da Gaztelako herri batean, eguerdiko hamabiak inguruan, tabernako mahaira jarrita zeudela alkatea, abadea, guardia zibila, osagilea, botikaria eta herriko ketoa. Halako batean badator herriko “listo pasau”a eta bere azioak azaltzen hasten zaie besteei. Honetara: «Aurtemein, errotariaren andrearekin oheratu nintzen haren etxean; herenegun, berriz, okinaren emaztearekin egin nuen txortan okindegiko atzeko atearen ondoan; atzo, hainbatekoa egin nion delako nekazariaren alabari garitzan…». Eta horrela ziharduen herriko “listo pasau”ak bat-batean herriko ketoak honela erantzun zionean: «Hi, motel hire andreak eta zuok biok herriko guztiokin egin duzue txortan».

Izan ere: “listo pasau”ak uste zuen berak bakarrik egin zezakeela nahi zuena ezkontzatik kanpora. Horrelako egoeretan giltzarri suertatzen da herriko ketoa, bai inork itauntzeko adorerik ez duena berak itauntzen duelako, bai haren nolakotasunak baimena ematen diolako beste guztien aurrean edozer esateko inor haserretu barik. Era berean jazotzen zen errege-erreginen bufoiekin. Horrela, pellokeriak esaten dituenean, jendeak, ausartzen bada, barreari ematen dio; adorerik ez badu jendeak, ostera, eutsi egiten dio barreari, ziur asko, “listo pasau”aren beldur delako.

Orain, herriko ketoarena egiten: ur eskasia dela eta, Katalunian erabaki dute 239 udalerritan biztanleko eta eguneko 200 litro bakarrik erabili ahal izango direla. Eta nik itaun hau egin behar dut herriko ketoarena egiten: zelan bideratuko zaie ur-emari hori biztanleei, 200na litro jasoko dutela bermatzeko?

QOSHE - Herriko ketoa - Gotzon Lobera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Herriko ketoa

9 0
04.02.2024

Herriko ketoa ezinbesteko pertsonaia da ganorazko edozein herritan. Herriko ketorik ez badago, ez dago abaderik, ez dago botikaririk, ez dago osagilerik… ez dago herriko “listo pasau”rik. Gure amaginarrebari behin baino gehiagotan entzun nion esaldi hau: “listo pasao peor que tonto”. Miresgarria da gomutatzea zelan euskaraz bakarrik jarduten zuen andrazko miragarri hark hori bakarrik erdaraz esaten zuen.

Bada, kontatzen da Gaztelako herri batean, eguerdiko hamabiak inguruan,........

© Deia


Get it on Google Play