Jagoba Arrasatek erakutsi du zelan jokatzen duen benetako euskaldun batek edozein lekutan. Lehengo eguneko prentsaurrekoan ETBko kazetari batek itaun bat egin zion gaztelaniaz partidan jazorikoaren gainean. Erantzunaren hasieran, Jagoba Arrasatek kazetariari esan zion euskaraz erantzungo ziola. Gora Jagoba Arrasate! Betiere, zer esan dezakegu ETBko kazetari horren gainean? Ez zen hura ibiliko espainiar epaileen oldarraldiaren aurkako manifestazioan, ezta?

Izan ere, euskaraz ere badiharduen telebista bateko kazetari batek itauna gaztelaniaz egitea nahiago badu euskaraz egin barik, zer itxaron dezakegu karrera osoa gaztelaniaz egin duen batengandik? Askozaz kaltegarriagoa da ETBko kazetariak egin duena espainiar epaile batzuek egiten dutena baino. Joxean Artzek zioenez, “hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”. Jagoba Arrasate euskalduna da berbaz, gogoz eta arimaz, ETBko kazetaria berbaz da euskalduna. Hortxe dago koska. Hori guztia hizkuntza-jarreraren gainean.

Hizkuntza-gaitasunaren inguruan, berriz, ETB1en lehengo osteguneko iluntzeko albistegian, ETBk Israelen eta Palestinan duen korrespontsalak justifikatu egin zuen Israelek Gazako zerrendaren aurka egindako erasoa. Izan ere, berak “Israelgo eraso zuzena”ren gainean jardun zuen. Hau da, Israelek egindako erasoa bidezkoa, neurritsua dela esan zuen. Ez dakit zer esan nahi izan zuen, baina horixe da esan zuena. Kazetariek, beste profesional batzuek legez, derrigor landu behar dute eurek darabilten hizkuntza, ikus-entzule askorengana heltzen baitira.

Hedabideetan diharduten profesionalek hizkuntza dute langai, eta, informazioa zuzen emango badute, komunikazio-kodea zaindu beharko dute. Arazoa hemen datza: euskaraz esaten dena ulertzeko gaztelaniaz edo frantsesez jakin behar badugu, mesede eskasa egiten diogu euskarari. Izan ere, gauza bat erasoa zuzenean egitea da, eta beste bat, bestelakoa, erasoa zuzena izatea.

QOSHE - Gora Jagoba Arrasate! - Gotzon Lobera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Gora Jagoba Arrasate!

41 0
14.01.2024

Jagoba Arrasatek erakutsi du zelan jokatzen duen benetako euskaldun batek edozein lekutan. Lehengo eguneko prentsaurrekoan ETBko kazetari batek itaun bat egin zion gaztelaniaz partidan jazorikoaren gainean. Erantzunaren hasieran, Jagoba Arrasatek kazetariari esan zion euskaraz erantzungo ziola. Gora Jagoba Arrasate! Betiere, zer esan dezakegu ETBko kazetari horren gainean? Ez zen hura ibiliko espainiar epaileen oldarraldiaren aurkako manifestazioan, ezta?

Izan ere, euskaraz ere........

© Deia


Get it on Google Play