Azken aldian euskara feminizatu behar dela entzuten ari naiz. Ez dakit zein den arrazoia. Ez dakit zein den ezkutuko asmoa. Ez dakit hori proposatzen dutenek ba ote dakiten euskarak ez duela genero gramatikalik. Ez dakit. Horrelako xelebrekeriak aditzen ditudanean, horrelako ganorabakokeriak esateko ausardia edo zentzugabekeria duenak ezkutuan zerbait duela sinetsita nago. Ezin da, bestela, hain pepelerdoa izan. Ala bai? Mefistofeles etorri zait gogora, berak Faustori esan zionean okerragoa zela ergelkeria txarkeria baino, hura askozaz ugariagoa zelako hau baino. Okerrena zio bion nahastea gertatzea izan daiteke.

Zergatik ekarri nahi da arazo bat horrelakorik ez dagoen leku batera, kasu honetan, hizkuntza batera? Hizkuntza batek mundu-ikusmolde bati erantzuten dio. Gaztelaniaren izaerak edo frantsesaren izaerak ez dute zertan parekorik izan euskaran. Adibidez, euskaran, genero gramatikalik egon ez arren, badugu adizki alokutiboa, bereizi egiten dugu anaiaren eta nebaren edota arrebaren eta ahizparen artean, baina ez dago genero gramatikalik. Areago, adizkiez, morfemez eta kidekoez mintzatuz, solaskidearen marka daukana da aditz alokutiboa. Berriro diot, “solaskidearen ezaugarriak” hartzen dira kontuan. Zutabe honek ez du lekurik ematen gramatika-eskola bat emateko.

Ekimen zentzugabe horren benetako ezkutuko arrazoia ikastarogintza izan daiteke: negozioa. Beharrizana sortzen dut eta, horren gainean dakidan bakarra ni neu naizenez gero, negozio-kabia jadesten dut. Hizkera inklusiboa edo euskararen feminizazioa zertan den jakiteko, nik neuk argituko diet bidean argi barik noraezean dabiltzanei. Ale bat: enpresa bateko euskaldun zahar gazte batek beste batekin berbetan diharduela, honetara diotso: “Batzar hitza ez da erabili behar matxista delako”. Hona hemen esandakoaren zioa: haren enpresan hizkera inklusiboa euskaran zelan erabili behar den irakasten diharduen sasijakintsu batek “-ar” atzizkia matxista dela esatea. Jaungoikoarren!

QOSHE - Euskara feminizatu? - Gotzon Lobera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Euskara feminizatu?

19 1
11.02.2024

Azken aldian euskara feminizatu behar dela entzuten ari naiz. Ez dakit zein den arrazoia. Ez dakit zein den ezkutuko asmoa. Ez dakit hori proposatzen dutenek ba ote dakiten euskarak ez duela genero gramatikalik. Ez dakit. Horrelako xelebrekeriak aditzen ditudanean, horrelako ganorabakokeriak esateko ausardia edo zentzugabekeria duenak ezkutuan zerbait duela sinetsita nago. Ezin da, bestela, hain pepelerdoa izan. Ala bai? Mefistofeles etorri zait gogora, berak Faustori esan zionean okerragoa........

© Deia


Get it on Google Play