Etorkizuneko belaunaldiak buru ahulak dira. Gogo mengelak dira. Espiritu erkinak dira. Gure belaunaldikook hainbeste ahalegin egin ditugu gure ondorengoek minik har ez dezaten, azkenean euren burua defendatzeko erreminta barik laga ditugu. Hori guztia jazo da, “guk pairatu duguna” gure seme-alabek ez jasateko xedea izan dugulako goiburu. Ondorena, berriz, argia da: gure ondorengoek ez dakite euren burua defendatzen. Inoiz pentsatu dugu, bizilegea betetzen bada, gu haiek baino lehenago hilgo garela? Inoiz pentsatu dugu gogo erkin batek ezin duela inor behar bezala hezi eta hazi? Gure seme-alabak mengelak badira, haien ondorengoak, gutxienez, haien gurasoak bezain ahulak izango dira.

Bizia ematen dugu defentsa-babesak eraikitzen gure ondorengoen inguruan. Kalean olgetan badihardute, edozein arrisku sumatzen badugu gure odoleko ondorengoen ingurumarian, haraxe joaten gara haiek babestera. Ez diegu gure atzekoei uzten behearen gainera jausten, minik har ez dezaten. Labur esanda: ez diegu benetako munduan euren kasa ibiltzen…badaezpada. Betiere, badago arazo hori txartzen duen beste kontu bat: egunean baino egunean argiago geratzen da aurrekoon jarduna urruneko agintea dela gure modua ondorengoak zaintzeko. Urruneko agintea eskola da, dirua da, eskuko telefonoa da…

Hau da, babesa ematen diegu, baina babes hori gehien-gehienetan bikarioa da, eta ez zuzenekoa. Aurreko gisa dugun erantzukizuna inori leporatzen diogu, hark egin dezan guk zuzenean betetzen ez dugulako geure eginkizuna.

Horren ondorioz, sarritan gure ondorengoek esaten digutena itsu-itsuan sinesten dugu, beste argibiderik bilatu barik. Jakina, zelan bilatuko dugu argibiderik umeak eurak baino pentsamolde umezaleagoa badugu? Horrela, eskolan adibidez, arazoren bat suertatzen bada gure seme-alaben eta irakasleen artean, arrazoia ematen diegu geure ondorengoei eta haien hezkuntzaren arduradun direnen agintaritza kendu. Horixe da hurrengo urratsa. Jainko-jainkosa txikiak sortu ditugu.

QOSHE - Buru ahulak - Gotzon Lobera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Buru ahulak

12 0
24.12.2023

Etorkizuneko belaunaldiak buru ahulak dira. Gogo mengelak dira. Espiritu erkinak dira. Gure belaunaldikook hainbeste ahalegin egin ditugu gure ondorengoek minik har ez dezaten, azkenean euren burua defendatzeko erreminta barik laga ditugu. Hori guztia jazo da, “guk pairatu duguna” gure seme-alabek ez jasateko xedea izan dugulako goiburu. Ondorena, berriz, argia da: gure ondorengoek ez dakite euren burua defendatzen. Inoiz pentsatu dugu, bizilegea betetzen bada, gu haiek baino lehenago hilgo........

© Deia


Get it on Google Play