Anaia Nagusia
Europako Batzordeak hamahiru urtez azpiko umeei sare sozialetarako sarbidea ukatzeko eta hamabost urte artekoei mugatzeko eginiko proposamenaren inguruabarrean, aldeko eta kontrako argudioak aipatu gabe, haur eta nerabeei entzuteko eskubidea ukatzen zaiela adierazi zuen unibertsitateko ikertzaile batek. Entzundakoak seko utzi ninduen eta, komunikazio-irizpide orekatu, ireki eta kontrastatuari ateak itxita, hedabide zein unibertsitate publikotik doktrinatzeko aspalditik zabaltzen diren mezu katramilatu eta alderraiei egotzi nien. Sare sozialen sorrera eta barreiatzen den edukia haur eta nerabeei entzun ostean edota, haien partaidetza aktiboa tartean dela, eratutako zerbait da? Ala jendearen ziurgabetasuna,........
