Poz txikiak
Poz txikiek alaitzen digute eguna. Batzuetan. Bai, batzuetan bozkariozko uneak sentitzen ditugu inguruaren ederra ikusten dugulako, edo gertatzen den kontu sinple edota sakon batek harritu egiten gaituelako. Aste honetan bi une pozgarri nabarmen bizi izan ditut (eguneroko poztasun txiki, kitzikari eta efimero horiez gain). Lehena, San Mamesetik heldu zitzaidan. Iribarrek eta Kortabarriak ikurrina atera zuten futbol-zelaira, duela berrogeita bat urte, 1976ko abenduaren 5ean, Atotxan, egin zuten moduan.........
