Zortzi familia etxegabetze arriskuan daude Gasteizko Alde Zaharrean, Elizak kontratua eten eta gero
Auzoan Bizi Gasteizko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuko kideak astelehenean mobilizatu ziren Bayt Lahm blokearen aurrean; lehen Hogar Belen izena jarri zion Elizak, orain Zisjordaniako hiriaren arabierazko adierarekin berrizendatu dute. Bertan, zortzi familia etxegabetze arriskuan daude; tartean adin txikiko ugari daude. Elizari lotutako Berakah programak zenbait gutunen bitartez astelehenerako ezarri zien familiei etxebizitzak uzteko azken eguna. Horietako askok, baina, ez dute etxebizitza alternatibarik, salatu dutenez. Batzuek hilabete gutxi batzuk daramatzate bertan bizitzen, beste batzuek,........
