Hitzak eta Patxada
rain gutxi arte osasun mentala ez zegoen agendetan, ez nazioarte mailakoetan ez bertakoetan. Lur azpitik bezala zihoan eta doa oraindik, neurri handi batean, lotsaren eta ... deserosotasunaren artean. 'Estigma' hitza ere erabili izan da, grezierazko stígma hitzetik datorrena, eta marka, seinalea, ziztada edo tatuajea esan nahi zuen. Historikoki, esklaboak edo kriminalak markatzeko erabiltzen zen, haien zitalkeriaren seinale gisa, eta, gaur egun, desohorearekin eta gizartearen arbuioarekin lotzen da batez ere. Horra hor paradoxa: arbuiatu eta baztertu egiten dugu, eta, hala ere, datuek diote gero eta gehiago hartzen ditugula osasun mentalarekin lotutako gaitzen aurkako pilulak eta botikak, batez ere gazteek; gero eta jende gehiagok dituela osasun mentalarekin zerikusia duten arazoak, bere buruarekin eta bizimoduarekin gustura ez dagoelako. Arazo zabaldua da, beraz, gizarte mailan, baina polizoi bat bezala ezkutatzen dugu egunerokotasunaren ontziaren sotoan. Ohikotasuna eta normaltasuna ukatzen diogu. Konjuratu egingo nahiko bagenu bezala: aipatzen ez badugu, ez da existitzen; edo, aipatzen ez badugu, ez dago agerian. Hari aurre egiteko beldur gara, antza. Baina hor dago, gero eta zabalduago, gero eta errotuago. Geure bizitzaz gero eta jabetuago.
Zerrenda luzea da: antsietatea, depresioa, aldartearen nahasmenduak, elikadura-nahasmenduak, trauma osteko estresaren nahasmendua, nahasmendu psikotikoak, nahasmendu bipolarra… Nahasmendu identitarioa eta politikoa gutxi ez, eta nortasun-nahasmenduz inguratuta gaude, eta halakoen aurrean, akaso, hiztegia ere falta zaigu, hitz egokiak bilatzea. Hortik,........
