menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Euskara, abenduak 3an

7 0
wednesday

Abenduak 3. Frantzisko Xabierkoa beraz. Nafarroako eguna, Euskararena ere, Eki nire hirugarren bilobak 5 urte. Egun polita. Euskalduna, abertzalea esango nuke, santua ere, berezia alajaina. Euskara, bihotza, arima eta mingaina. Ea bada. Has nadin. Nik neuk euskarari buruz aspalditxo idatzitakoari gehitzen diot oraingoan, bere baimenaz, Koldo Mediavilla alderdikide eta EAJko EBBko burukide ohiak idatzitako hainbat gogoeta urriaren 25ean Noticias Taldeko egunkaritan. Hauxe emaitza.

Euskara, abenduak 3an

Jakina da, zoritxarrez, azken urteotan eta hainbat epaik euskarekiko erabaki erasokorrak erabaki dituztela. Onartezin lotsagabekeria. Azpimarra eta errepika dezagun Euskal Herria hizkuntza berezi baten jabe da. Bizirik iraun duen hizkuntza propio baten jabe gara. Inguruko hizkuntzekin ahaidetasunik nabari ez zaiona eta mendez mende lurralde honetan kokatua. Bada nor bere plazerera ametsetan egotekoa. Baina agian amets egiteko grinari ateak zabalik uztea arriskugarri ere gerta daiteke. Hobe buru hotzaren zentzuz gaiari heldu: azken hamarkadetan giharra eta kemena bereganatuta alor askotan, landu, trebatu, erabiliagoa esparru askotan, euskaldun kopuru aldetik ere igoera boteretsura iritsi arte gazteengan bereziki. Han, Unamunoren uste ustelak: “euskara ezgai, tresna ezgauza, ezertara ez dena, intrintsekoki desegokia, hiltzea besterik ez zuela etorkizuna, alfer-lana litzatekeela horretan indarrak higatzea, egin bekio ehorzketa ohoragarri bat”.

Zorionez, hiritarren gehiengo zabal batek adierazi izan du euskara geure arteko komunikaziorako tresna erabilgarria izan dadin nahi duela, arnasa eta lekua hartuz beste hizkuntzen artean. Klasikoak gogoan: “Axularrek esan zigunez aspalditxo “tresnak erabiltzeaz fintzen dira eta orobat hizkuntzak“. Axular gaur egun bizi balitz pentsatu zukeen etengabeko aldaketetan murgilduta dagoen euskal gizarte konplexu honetan herritarrok ditugun komunikazio premiak betetzeko tresna egoki izatera bilakatuko beharko zuela euskarak. Horixe XXI. mendeko “Euskara jaldi hadi kalera” gaurkotua. Elebitasun sozial integratzailearen ikuspegitik gaurko elebitasun desorekatua gainditzeak eskatzen du gizarte bizitzan pixkana murriztea bi hizkuntza ofizialen artean ematen den........

© Deia