"Irakurri behar da ikasteko, eta bizi behar da ulertzeko”. Ez dakit nori egotzi behar zaion esaldi hori; hala eta guztiz ere, hura jakituriaz blai dago. Betiere, esaldi hori beteko bada, bizi hori egiten duenak jakin behar du hartan, harekin eta hartaz ikasten; bestela, alferrik da luze bizi izatea, bizi barik existitu baino ez bada egiten. Adibidez, inor ez dago derrigortuta alderdi politiko batean izena emateko, baina nork bere izena ematen badu horrelako antolakunde batean parte hartzeko, orduan izen-emate horrek berez dakar haren araudia bete behar izatea.

Hauek dira arau horietako bi: barru-demokrazia eta alderdi-diziplina. Barru-demokraziaren arabera, edozein alderdikidek eskubidea du bere iritzia emateko, eta iritzi-emate horrengatik jazarria ez izateko. Alderdi-diziplinaren arabera, berriz, alderdi politiko bateko organo eskudunek erabaki bat hartzen dutenean, erakunde horretako alderdikide guztiek derrigor bete behar dute erabaki hori, bai eta onartu ere. Bestela, erabaki hori onartu nahi ez dutenek alderdi politiko hori laga behar dute, haien kontzientziarentzat jasanezina bada, eta alderdi politiko horretatik kanpo iritzia eman, baina, baita ere, alderdi politiko horren izenean lortu dituzten karguak alderdiarentzat utzi. Horixe da demokraziaren zentzu bete-betea. Horrela ez egitera, ostera, itxurakeria hutsa da.

Horixe jazotzen ari da Espainiako Gobernuaren eta Gaztela-Mantxako Gobernuko presidentearen artean. Azken hau jo eta ke dabil Alderdi Sozialistak beste indar politiko batzuekin lortutako akordioa gaitzesten. Hau da, bere alderditik at dihardu haren organo eskudunek hartutako erabaki baten aurka agertzen. Hori ez ezik, etxe barruan barik lau haizetara dabilen horrek ez du falta bozgorailurik ez katedrarik; izan ere, baditu Espainiako akorazatu mediatikoak eskainitako katedra, ikasgela, plaza, azoka, auzo, kale eta enparauko gune guztiak, birtualak bezala osterantzekoak, betiere aukera demokratiko bat galarazteko.

QOSHE - Barru-demokrazia - Gotzon Lobera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Barru-demokrazia

9 0
28.01.2024

"Irakurri behar da ikasteko, eta bizi behar da ulertzeko”. Ez dakit nori egotzi behar zaion esaldi hori; hala eta guztiz ere, hura jakituriaz blai dago. Betiere, esaldi hori beteko bada, bizi hori egiten duenak jakin behar du hartan, harekin eta hartaz ikasten; bestela, alferrik da luze bizi izatea, bizi barik existitu baino ez bada egiten. Adibidez, inor ez dago derrigortuta alderdi politiko batean izena emateko, baina nork bere izena ematen badu horrelako antolakunde batean parte........

© Deia


Get it on Google Play