Pisaren pisua
Pisa txostenean ateratako emaitzek bazterrak astindu dituzte. Horiek horrela, badira islatutakoa erlatibizatzen eta pisua arintzen saiatu direnak. Era berean, badira emaitzok gobernua kritikatzeko baliatu dituztenak edo zerbitzu publikoen ustezko gainbeheraz hitz egiteko probestu dutenak ere. Nago, sektore jakin batzuen irakurketa interesatuak bazterrean lagatzea eta egoeraren azterketa kritikoa eta autokritikoa egitea komeni dela, emaitzen kaskartzea ez delako orain gertatzen ari den zerbait, lehenagotik datorren kontua baizik. Alabaina, azterketa harago eramatea komeni da, hezkuntzaz landa doan hausnarketa eginez.
Digitalizazioak hartu duen protagonismoa izan da aitatu den kontuetako bat. Horri aurre egiteko........
