Hautsitako ontziak
AEBko presidenteak adierazia du ez dituela bere kontzientziatik haratago doazen arauak aldeztuko, ez eta errespetatuko ere, eta, jite bereko sasi-agintariekin egin du lobbya, Bigarren Mundu Gerraz geroztik neke handiz eraiki dena hankaz gora jartzeko eta indartsuenaren legea nonahi eta nolanahi ezartzeko. Horiek horrela, Errusiako presidenteak eskuak libre ditu Ukrainaren kontrako erasoarekin segitzeko, estatu hori zatitzeko eta partez bereganatzeko. Beste horrenbeste gertatzen ari da Israelgo gobernuburuarekin, jada ez dago kontenplaziorik, itxurak ere gordetzerik, AEBren babesean zernahi delako egingarri, berbarako, jendea akabatzea edo lurraldeak........
