Amets iragankorrak
Politika arazo bilakatzen da gauzak konpondu baino aldrebesteko eginahalak egiten direnean… Eta hanka-sartzeetatik ondoriorik atera nahi ez denean. Halaxe ondoriozta daiteke, asteartean, alokairuen inguruabarrean, Espainiako Diputatuen Kongresuan aurreikusitako erabakia baieztatu eta gero. Kaltedunak, betiko legez, ehunka mila familia, hala moduz kudeatzen ari den gai batean dagoen noraeza pairatzera kondenatu direnak!
Duela zenbait urte, eremu berean, Etxebizitzen Legea onetsi zen. Lege horrek behar zuen konpondu, edabe miragarria izango balitz bezala, etxebizitzak eskuratzeko dauden........
