Izarren Hautsa (II)
Aita, Inosen, 1915-I-16an jaio zen Donostian, 98 urterekin hil. Urte luzetan izkutuan idatzi eta ongi gordetako zirriborrotutako gogoeta ugari, baita filofia kutsukoak ere, eta ideia multzoz osaturiko, eta ondoren aurkitutako hainbat orrialde, maitasun osoz, garbitu, eguneratu eta biotzez txukundu eta paratu ondoren zatika argitaratzen ditut, lautan hain zuzen. Gudari izandakoa Saseta Batailoian bere bi anaiekin batera. Espetxeak ezagutu zituena luzaroan, euskal “erresistentzian” aritutakoa, gizon argia, autodidakta, jakituna serioa, nortasun zorrotzekoa, irakurle amorratua, idazle bikaina, euskalduna, abertzalea, fededuna baina ez klerikala. Bere hainbat orrialdek Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko Egan literatura aldizkarian aspalditxo argia ikusi zuten. Beste batzuk saltoka dabilzkit etxean zehar bere destinoaren zain betiere. Bedi bada hauxe, gaurkoan bigarrena.
Honela, gure mundu zibilizatua maskara izugarria da, maskarada larria. Ikusten dugun bezala gure gorputza jantzipean bildurik dago eta itxura honexetan gure izpiritua gezurrez inguratua dugu. Munduan izaki gezurti bat baino gehiago dago, alegia gizakia. Izaki humanoak bakarrak esaten du gezurra, adierazten du gezurra, gezur esan dezake eta gezur esan egiten du. Eta noski, gezurraren iturriak bere borondatearen nagusitasuna zabaltzen du beste indibiduoen gainera. Politikan beti behar dena etorkizuneko ikuspena da, berriaren erakuspena eta eraginkortasuna babesten duen pragmatismoa. Henry Ford mintzo: porrot ororen oinarrian zer dago? Ba, eraketa akastua, edo zuzendaritza arlotea. Beste hitzetan, porrotaren edo arrakastaren, hau da, garaipenaren edo galmenaren iturburua goiko aldean dago beti, zuzendari nagusien artean. Eta ez noski beheko mailan.
Leon Blumek esana: lan egin behar da, lagundu behar dugu beldurretik eta miseriatik mundo askatua eraikitzeko. Bizikidetasun ordena erdiesteko jarduera politikoa komunitate osoaren lana bezala ulertzen du Blumek. Politikak, jarduera........
© Noticias de Álava
visit website