NATOren aurkako manifestazio nazionalera deitu dute martxoaren 14rako, Iruñean
NATO ez! Gora Euskal Herria internazionalista eta antiinperialista! lelopean, manifestazioa deitu dute zenbait eragilek martxoaren 14rako Iruñean. Eguna ez da kasualitatea, orduan beteko baitira 40 urte Hego Euskal Herrian erakundearen inguruko erreferenduma egin zela, eta deitzaileek gogorarazi dute orduko hartan “argi” egin ziola uko Hego Euskal Herriak “erakunde kriminalari”. Urteurrena aitzakiatzat hartuta, borroka antiinperialista mahai gainean jarri nahi dute, hain justu “inperialismoa bere hegemoniari eusteko eta hedatzeko” borrokan dagoen garaian, eta mundu mailako zein Euskal Herriko bere aliatuak seinalatu dituzte. Eta horren eraginak, ohiko legez, langile klaseak pairatzen dituela azaldu dute.
Askapena, Bardenas Ya, Bultza EHm-l, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea, Euskal Herria Bizirik, Indar Nafarroa, Jardun, OTAN Ez Plataforma eta Zabaldi plataformek egin dute deialdia, elkarrekin. Kapitala transnazionalki antolatzen ari dela eta, euskal herri langilearen borrokak........





















Toi Staff
Sabine Sterk
Penny S. Tee
Gideon Levy
Waka Ikeda
Grant Arthur Gochin
Daniel Orenstein