Ikasleek gero eta gutxiago erabiltzen dute euskera eta maila baxuago batean
Eusko Jaurlaritzaren ISEI Irakats Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundeak zenbakitara eraman ditu esanak eta irudipenak: argitara atera dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako LH6ko eta DBH4ko ikasleei egindako ebaluazio diagnostikoen emaitzekin ondutako txostena. Zenbait gaitasun aztertu dituzte; tartean, euskara maila. Bada datu adierazgarririk: hamar ikasletik bik «hasierako maila» dute euskaraz DBH amaitzean.
Dokumentuan, xehe aztertu dute ikasleen euskara maila, 2018an eta 2022an egindako ebaluazio diagnostikoetan oinarrituta. Azaldu dutenez, LH6n gero eta gehiago dira euskaraz aritzeko gauza ez direnak: 2018an, ikasleen ',8k zuten «hasierako maila»; 2022an, berriz, 2k. Alabaina, aldi berean, gero eta ikasle gehiagok dute «maila aurreratua»: ,9 ziren 2018an; ,9, berriz, 2022an.
Eta zer gertatzen da derrigorrezko eskolaldia amaitzen dutenean? Nolako euskara mailarekin ateratzen dira? Ez dago eboluzio bat ikusterik, 2018ko daturik ez baitago, baina hauek dira 2022koak: DBH4ko ikasleen !ek «hasierako maila» dute euskaraz, eta ,8k dute «maila aurreratua»
Alegia, DBH4ko hogei gazteko ikasgela bat hartuz gero, hau izango litzateke argazkia: bik «hasierako maila» izango........
© La Haine
visit website