Festak
Ez diet sekula amari eta aitari galdetu. Galdetuko diet. Ea nola ospatzen zituzten beren eta lagunen urtebetetze egunak ume zirenean. Ea festarik egiten zuten eta nolakoa. Oparirik jasotzen ote zuten. Ea zenbat plastiko eskas biltzen zen beraien inguruan. Barre egingo didate. Beste askotan bezala esango didate zoriontsu izan zirela, jolastu egiten zutela eta denbora pasatzen zelako betetzen zituztela urteak. Festa beharrik gabe. Festa egunero egiten zutela lokatz, karramarro, trenbide, sokasalto eta pilota artean. Belaunak zikin.
Gero zahartu egin zirela, guraso bihurtu eta umeak jaio zitzaizkienean,........
