Soria
Imajina nazazue Soriako pinudi galdu batean. Ur tanta bat poltsikoan sartuta, koxka bakoitza zainduz-zainduz, belaunak uholdeka ez sutzeko. Imajina nazazue ipuin bat eta beste ... bat eta beste bat mingainean itsatsita, txitxarrak eta inurriak, erbiak eta dortokak, astoak eta ipurtargiak lepaldean behera zintzilik, besapeko ileetan katramilatuta olerki bat kantu bihurtzeko ahalegina. Lau urteko ume bat nekez joaten da berez pozik mendi bideetan gora. Horrela zoratzen. Imajina nazazue izarretaraino luze, lepoa handik harago igota, zulo beltzaren hirugarren bihurgunean txisteak kontatzen nor ari den asmatu nahian.........
