menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Konortera etorri ezinik

1 0
07.01.2025

Zeozergaitik eragiten deutse hainbesteko ikarea Ernesto Valverderi kopa txapelketako hasierako kanporaketetako partiduek. Athleticeko entrenatzailea futbol gizona da, urte asko daroaz bedartzan eta ondo baino hobeto daki holako norgehiagokak uste baino gatxagoak dirala. Logroñesen aurkako lehiak garbi erakutsi eban –barriro be– partidu bakar batera jokatzen diran kanporaketetan –maila txikiagoko lehiakidearen zelaian– edozer gertatu daitekeela eta zelaian bardindu egiten dirala indarrak, teorian, talde bat bestea baino askoz indartsuagoa izan arren. Halandaze, Athletic, egungo kopako txapelduna, lehiaketatik kanpo geratzeko zorian egon da lehen kanporaketan, federazinoaren bigarren mailako talde baten eskutik.

Ez nago, inondik eta inora bez, zuri-gorriek Las Gaunasen jokatu eben partidu makala justifikatzen. Athleticen eginbeharra zan Logroñes kanporatzea eta zalantza barik........

© Deia


Get it on Google Play