Hondarrezko artea
Andoni Bastarrika azpeitiar artista deskubritu dut. Hondarrarekin eskultura hiperrealistak egiten dituen animalia zalea eta kontzientzia ekologikoaren sustatzailea.
Duela pare bat egun Orioko hondartzan antolatu zen ekimenaren karira izan da. Bertan, 30 ume inguruk parte hartu zuten. Hondarrarekin jolas egitea izan zuten xede eta hondartza animaliaz josi zuten: dortokaz, olagarroz, karramarroz, izurdez… Umeen gurasoek esandakoek harrapatu ninduten, ordea: eurak ere umetuta ibili zirela txikiei........
