Gasteizko URSSA eta EGAko fabrikak hartu ditu Poliziak
Goizaldeko 06:00ak aldera abiatu da Gasteizko URSSA eta EGA antzinako fabriken barruan bizi diren pertsonen aurkako operazio polizial handia. Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta Udaltzaingoak parte hartu dute, eta dozenaka ibilgailu eta 70 agente inguru mobilizatu dituzte bi eraikinak inguratuz. Inguruko kaleak guztiz itxita geratu da, eta poliziek pabiloi eta txoko guztiak arakatu dituzte barruan bizi ziren pertsonak identifikatzeko.
Banan-banan identifikatu dituzte fabriketan bizi diren 120 bat pertsonak, eta Espainiako Poliziarekin hitzordu bat eman diote bakoitzari, datozen egunetarako, maiatzean zein ekainean. NIE........
