Imagine
Jose Ignazio Ansorena
Javier Gurrutxagak John Lennonen Imagine abestiaren bertsio berezia grabatu du, Joserra Senperenaren moldaketa batez, Saharar Herriaren aldeko kantak Juan Soroetak gidatzen duen egitasmoan. Hunkigarria. Youtuben dago ikusgai. Gurrutxaga donostiarra da, Alde zaharrekoa. Ikaskide izan nuen Kontserbatorioan saxofoi eskoletan. Gustuko izan edo ez, inork gutxik egingo du zalantza artista handi eta osoa dela. Eta inork gutxik irudikatuko du, txistularien familia batetik datorkiola musika sena: Iriartetarrak. Galo birraitona, aitona Demetrio, Higinio eta Demetrio osabak, amaren anaiak, txistulari famatuak izan ziren. Gurasoen ezkontzaren Urrezko Eztaien ospakuntzan bazkalondora txistulariok eraman gintuen haien gozagarri. Txistu-danbolinen ezpalek askorako ematen dute. 2027.ean ehun urte beteko dira Euskal Herriko Txistularien Elkartea sortu zenetik. Orduan inork ez zuen imajinatzen honaino iritsiko ginatekeenik.
Imagine. Irudikatu, alegia. Inork uste izango du irudikatzeak ez duela........
