Adin disforia
Agian zahartzaroaren esparruan gertakaririk zabalduena adinaren ukazioa da. Ia egunero entzun edo irakurtzen dut norbaiten hitzetan, nortasun agiriak dioena ez dela berak sentitzen duena, ez ... duela jaiotze datak adierazten duen adina sumatzen. Adibidez, goizetan, jaikitzerakoan, iruditzen zait berrogei urte ditudala, gero, egunak aurrera egin ahala zahartzen noa. Edo ezin dut sinetsi dudan adina dudanik. Horixe esan zidan duela gutxi hirurogeita hamar urte bete berri zituen adiskide batek, ezin zuela adin hori bete zuenik sinetsi.
Sumatu, sentitu eta antzeko aditzek subjektibitatearen esparruan kokatutako aditzak dira. Duzun adina duzu, sumatu ala ez, emaitza hori ukatu ala ez. Beste kontu bat da zer pentsatzen duzun dagokiola adin bakoitzari. Zahartzaro........
